Estatu mailako gizonezkoen waterpoloko ligak bukatu dira
Asteburu honetan, estatu mailan dabiltzan gizonezkoen hiru talde euskaldunek beraien ligak bukatu dituzte. Emakumezkoei oraindik partida batfalta zaie liga bukatzeko. Azken asteburuko emaitzak alde batera utzita, lau taldeek harro egoteko arrazoiak dituzte.
Azken aurreko jaurdunaldian, Leioa WLB taldeak 7-10 emaitzarekin irabazi zion U.E. Horta taldeari. Emaitza honekin, emakumezkoen euskal talde batek sekula lortu duen emaitzik onena lortzeko aukera ezinhobea dute, espainiako lehenengo mailako hirugarren postua. Azken urteotan izan duten hobekuntza kontuan izanik, agian hemendik pare bat denboralditara euskal talde bat izango dugu espainiako emakumezkoen mailarik altuenean. Aurten oso gertu gera daitezke.
Leioako beste taldeak ere sailkapen bikaina lortu du gizonezkoen espainiako lehenengo mailan. Askartzaren 6. postua, kalitate haundiko jokalari gazteekin lortua, eskumaldekoek egiten duten harrobi lan onaren erakusgarria da.
Ezkerraldera zeharkatuz denboraldiko helburua lortu duen beste talde bat aurkitzen dugu. Portugaleteko Nautica taldeak, nahiz eta denboraldi hasieran duda batzuk erakutsi, bigarren buelta ikaragarria egin du eta honi esker maila mantentzea lortu du. Portugaleteko mutilek egindako 30 puntuek erakutsi dute talde onek are gorago bukatzeko gaitasuna duela.
Bukatzeko, Club Deportivoko mutilak dira helburua lortu ez duten bakarrak. Dena den, denboraldian zehar jasandako zailtasunak ikusirik, Bilbotarrak harro egoteko arrazoi ugari dituzte. Aurreko urteetan garrantzitsuak izan ziren jokalari askoren falta izan arren, arerio gehienei indarrez egin diete aurre.
Datorren astean EH ligatik estatu mailako ligara igotzeko aukera jokatuko duten taldeak jarraitu behar ditugu orain, datorren denboraldian estatu mailan ea ordezkari gehiago ditugun ikusteko.