EHko 1. mailako liga erregularra bukatu da

Ligako azken jaurdunaldiko lehen partida seguraski asteburuko onena izan zen. Urbat eta Bidasoa zeuden aurrez aurre, bata lehenengo mailan jarraitzeko asmoarekin eta bestea txapelketa irabazteko azken aukeraren bila. Nahiz eta bigarren eta azkenengoaren arteko partida izan, eibartarrek lehen mailan mantentzeko gogoa erakutsi zuten amaieraraino. 13-14 galdu zuten arren, partida ona jokatu zuten.

Hiru puntu hauekin Bidasoak lehen postua eskuratu zuen, denbora batez behintzat, Iruñan 19:30etan jokatuko zen partidaren emaitzaren arabera lehenengo edo bigarren bukatuko zuten liga.

Larunbateko hurrengo partida Navarra eta Donostiaren artekoa izan zen. Bi talde hauek ez zuten ezer jokoan. Gipuzkoarrek 9-6 galdu zuten, eta emaitza honekin Napartarrek pasadan urteko sailkapena errepikatu zuten. Donostiarrek ordea lehen mailako permanentzia konfirmatu zuten.

Larunbateko hirugarren partidak Larraina eta Askartza Leioa B parekatu zituen. Bidasoaren garaipenaren ondorioz partida honetan ere ez zegoen ezer jokoan. Azkenean, Askartzak denboraldiko hamalaugarren garaipena lortu zuen, eta igoera mailako bigarren multzorako sailkatu zen.

19:30ak heldu ziren eta hauekin batera txapelketa jokoan ipintzen zuen partida. 9802eko mutilek ez zuten beraien lidertza dudan jartzerik utzi, eta partida biribil batekin 10-4 irabazi eta pasadan urtean egin zuten bezala, EH-ko lehen mailako txapelketa lortu zuten.

Urbat-ek galdu ondoren Leioa eta Nauticaren arteko partidan ere ez zegoen ezer jokoan. Hori dela eta ez zen Portugaleten jokatutakoa bezalako partida interesgarria izan. Eskumaldekoek 14-3 irabazi zuten.

Hauek izan ziren emaitzak:

J. Local Visitante Resultado
18 Eibarko Urbat I.K.E Bidasoa XXI 13-14
18 C.D.W. Navarra C.W. Donostia 9-6
18 Larraina Askartza Leioa B 5-11
18 C.W. 9802 Fortuna KE 10-4
18 Leioa WLB DP Nautica Portugalete B 14-3

9802  eta Nauticaren arteko partidan, kexa bat ezarri zuten Nauticaren jokalarietako baten jokatzeko eskubidearen aurka. Aste honetan COLEH-k erabaki du jokalari horrek ezin zuela jokatu, eta beraz partida horren emaitza aldatu egin da, 9802 taldeari 5-0 emaitza emanez. Honez gain, Nautica B taldeak hiru puntuko isuna jaso du.

Hau kontuan izanda, 1.EH mailako liga erregularreko sailkapena ondorengoa da:

Pos Taldea Jok I E G GD Puntuak
1 C.W. 9802 18 15 0 3 73 45
2 Bidasoa XXI 18 14 2 2 26 44
3 Askartza Leioa B 18 14 0 4 83 42
4 Fortuna KE 18 9 3 6 15 30
5 C.D.W. Navarra 18 9 1 8 1 28
6 Leioa WLB 18 6 1 11 -16 19
7 Larraina 18 5 2 11 -52 17
8 C.W. Donostia 18 5 1 12 -8 16
9 Eibarko Urbat I.K.E 18 3 2 13 -27 11
10 DP Nautica Portugalete B 18 4 0 14 -95 9

Nautica B taldeak, beraz, azken postuan bukatu du, eta datorren urtean EH-ko bigarren mailan aritu beharko da. Maila horretan, larunbatean Getxok garaipena lortu zuen. Hiru puntu hoiekin 1. EH mailarako igoera lortu dute Rubenen mutilek. Santoñako taldeak ere irabazi egin zuen, eta bigarren postuan bukatu dute. Honexegatik Eibarko Urbat taldearen aurka jokatu beharko dute 1.EH Mailan oraindik jokoan dagoen postua lortzeko asmoz.

 

Irudia Urbat taldearen webgunetik hartu dugu.