EH-ko Gizonezkoen 1. Maila gori gori dago

Pasadan astean jokatutako partiden ondoren, EH-ko gizonezkoen 1. maila inoiz baino zirraragarriago dago. Asteburu honetan azken jaurdunaldia jokatuko da, eta bertan bai lehenengo postua eta baita azkenengoa ere erabakiko dira.

J. Etxekoa Kanpokoa Data Ordua Liga Igerilekua
18 C.W. 9802 Fortuna KE 09-04-2016 19:30 Gizonezkoen EH 1. maila UPNA
18 Eibarko Urbat I.K.E Bidasoa XXI 09-04-2016 14:30 Gizonezkoen EH 1. maila Orbea
18 Larraina Askartza Leioa B 09-04-2016 17:00 Gizonezkoen EH 1. maila Larraina
18 C.D.W. Navarra C.W. Donostia 09-04-2016 15:45 Gizonezkoen EH 1. maila Larraina
18 Leioa WLB DP Nautica Portugalete B 10-04-2016 13:20 Gizonezkoen EH 1. maila Sakoneta

Navarra-Donostia taldeen arteko partidak izan ezik, beste guztietan parte hartzen duten taldeetako batek gutxienez zeozer du jokoan asteburu honetan. Hauen artean, interes handiena duen partida Urbat eta Bidasoaren arteko gipuzkoar derbia da. Bertan, Eibartarrak azken postutik irteteko aukera duten bitartean, Irundarrak ligako txapeldun izateko garaipena lortu behar dute.

EH-ko lehen maila irabazi dezakeen beste taldea une honetan lider bezala dagoen CW9802 taldea da. Lehenengo biran partida guztiak irabazi ondoren, bigarren errondan hiru partida galdu dituzten eta hori dela eta Bidasoa taldea baino puntu bat gehiago dute bakarrik une honetan. Dena den, golaveragea alde dutenez, Irundarrek beraien partida ez irabaztekotan nafarrak txapeldun izango ziren beraien partida jokatu aurretik.

Askartzak, beste aldetik, nahiz eta ezin duen liga irabazi, oraindik bigarren postua lortzeko aukera du. Horrela izatekotan igoera fasea lehenengo multzoan jokatutko zuten, bigarren multzoan jokatu beharrean. Leioakoek pentsatu beharko dute ea zein multzotan parte hartu nahiago duten, baina zihur edozein kasutan ere igerilekura irabazteko asmoarekin egingo dutela salto.

Berriz ere sailkapeneko azken postuetara begiratuz, lehen mailan irauteko erabakigarria den beste partida Leioa eta Nauticaren artekoa izango da. Eskumaldekoek, liga bukaera ikaragarri batekin, permanentzia iada matematikoki lortu dute. Portugaletekoek ere asteburu ona izan zuten, Urbati gol bakar bategatik irabaziz azken jaurdunaldira bizirik heltzeaz lortuz.

Eibartarrek baino puntu bat gehiago dutenez, Nautica-ko jokalariek igandean, Urbat-ek larunbatean lortutako emaitza berdintzen badute azken aurreko postua lortuko dute. Urbatek ordea, golaveragea alde duenez, Nauticak baino puntu bat gehiago lortu behar du asteburu honetan. Azken postuan bukatzen duena zuzenean jeitsiko da 2. mailara, eta azken aurrekoak play-off partida jokatu beharko du bigarren mailako bigarren sailkatuaren aurka.

Are emozio gehiago izateko, bigarren mailako lehenengo bi postuak ere asteburu honetako partidetan erabakiko dira.

J. Etxekoa Kanpokoa Data Ordua Liga Igerilekua
6 Deportivo Bilbao B C.W. Santoña 08-04-2016 20:15 Gizonezkoen 2. Maila 2. Fasea 01-04 Multzoa C. Deportivo
6 Lautada UP Gasteiz Getxo I.W. 10-04-2016 11:15 Gizonezkoen 2. Maila 2. Fasea 01-04 Multzoa Mendizorroza

Getxo da une honetan lehenengoa, baina Santoñako taldeak puntu kopuru berbera du beraz asteburu honetan emaitza hobea lortzen duen taldea izango da play-offik jokatu gabe lehen mailara igoko dena.

Bai goikoaldean bai behetik dena jokoan dagoela, jaurdunaldi hau galduezina da. Federakundetik talde guztiei sorte ona opa diegu, eta gure irakurle bezala, partida hunkigarri hauek ikustera joatera animatzen zaituztegu!

 

Irudia Bidasoa XXI-ren webgunetik hartu dugu