Waterpoloko 12 entrenatzaile berri

Waterpoloko hamabi entrenatzaile berrik lortu dute titulua Euskadiko Igeriketa Federazioak eta Euskadiko Entrenatzaile Eskolak pasadan asteburuan Donostian antolatutako ikastaroan.

Jatorrera desberdinekin baina era batean edo bestean waterpoloari lotuta zeuden hamabi ikasleak. Jaso duten prestakuntzarekin prest egongo dira igerilekuetan erronka berriei aurre egiteko.

Oraingoz ez dago beste kurtsorik programazioan, baina informatuta mantendu ahal zarete webgune honetako prestakuntza atalean.