EIEFak Urtats Gómez (igeriketa) eta Miren Urizar (WP) deitu ditu jardunaldi batzuetarako

Espainiako Igeriketako Errege-Federazioak Urtats Gómez Gredilla, Galdakao IT-ko igerilaria, eta Miren Urizar, Leioa Waterpoko jokalaria, deitu ditu jardunaldi tekniko batzuetara joateko. Alde batetik, klub galdakaorraren igerilaria Madrilera joango da abenduaren 1etik 8ra, Blume Errendimendu Handiko Zentrora, haur kategoriako teknifikazio baterako. Beste aldetik, Sakonetako klubeko jokalaria, kadete mailako jarraipen jardunaldi batera joango da Sant Cugat del…

Martxan da 2019-2020ko EIF-ren teknifikazio plana

Urriak 23, asteazkena, izan zen aukeratutako data denboraldi honetako Euskadiko Igeriketa Federazioaren urpolo arloaren teknifikazio planari hasiera emateko. Plan berri hau Joan Albellak zuzentzen du, urpolo teknifikazioen koordinatzailea hain zuzen, eta autonomia-erkidegoko igerileku desberdinetan gauzatuko da denboraldi osoan zehar, federazioa osatzen duten klub guztien laguntzarekin, lan ildo komun bat sortzeko asmoz autonomia-erkidego osoarentzat. Hiru lantaldek…

EIFak urpoloko urteroko epaileen jardunaldi teknikoa egin du

Urtero bezala, denboraldiaren hasieran, Euskal Igeriketa Federazioak urpoloko epaileen gehiengoa batu zuen Claret Askartza ikastetxean jardunaldi teknikoa burutzeko. Larunbatean egin zen birziklatzea, eta bertan egon ziren epaile gazteenak, nazional mailan jarduten dutenak eta ebaluatzaileak, arautegiaren atal berriei buruz eztabaidatzeko. Ikastaro honetan Javi Saez (EIF-ko lehendakaria), Alberto Castro (EIF urpolo epaileen arduraduna) eta Iñigo Garate (RFEN-ren…

Leioa WLB, 2019ko EH-ko Superkopa txapeldunak

Irailaren 29an, Claret Askartza igerilekuan, Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa jokatu zen lau talderen artean. Denboraldiko bigarren lehiaketa ofiziala zen hau, gizonezkoen Superkoparen ostean. Goizean goiz, Leioa WLB taldeak garaipena lortu zuen lehenengo finalerdian Claret Askartzaren aurka (18-6). Nafarroako WP9802 taldeak baita ere lortu zuen finalerako leku bat, Urbat IKE-ri irabazi ostean (15-7). Hirugarren eta laugarren…

Emakumezkoen superkopa

Irailaren 29an Askartzako igerilekuan Euskal Herriko emakumezkoen superkopa jokatuko da eta hauek dira partiduak: 9:30 Leioa WLB – Claret Askartza 10:45 WP 9802 – Urbat IKE 12:00 3. eta 4. postuak 13:15 Finala  

CW Navarra, gizonezkoen Superkopako irabazlea

Larunbatean, irailak 14, Euskal Herriko gizonezkoen Superkopa jokatu zen Amorebietan, Larrea igerilekuan, CW Navarra, Claret Askartza, Nautica de Portugalete eta Eibarko Urbat taldeen parte hartzearekin. Goizean bi finalerdiak jokatu ziren, Askartza – Nautica alde batetik, eta Navarra – Urbat bestetik. Leioako eta Nafarroako taldeentzat izan zen garaipena, markagailuan 23-3 eta 25-6 emaitzekin, hain zuzen. Arratsaldean,…

Gizonezkoen superkopa

Irailaren 14an Amorebietako Larrea igerilekuan gizonezkoen superkopa izango da. Hauek izango dira partiduak: 10:00 Claret Askartza – DN Portugalete finalaurrekoa 11:30 WP Navarra – Urbat IKE finalaurrekoa 16:30 3. eta 4. postuak 18:00 Finala