Leioa WLB, 2019ko EH-ko Superkopa txapeldunak

Irailaren 29an, Claret Askartza igerilekuan, Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa jokatu zen lau talderen artean. Denboraldiko bigarren lehiaketa ofiziala zen hau, gizonezkoen Superkoparen ostean. Goizean goiz, Leioa WLB taldeak garaipena lortu zuen lehenengo finalerdian Claret Askartzaren aurka (18-6). Nafarroako WP9802 taldeak baita ere lortu zuen finalerako leku bat, Urbat IKE-ri irabazi ostean (15-7).

Hirugarren eta laugarren postuko partida Eibarreko neskek irabazi zuten etxeko taldearen aurka (7-10). Azkenik, finalean, Jon Lopezen neskek lortu zuten garaipena eta txapelketa 12-6 batekin markagailuan, WP9802-ren aurka, Leioarentzat jarraikako bosgarren Superkopa lortuz.

2019ko Superkopa sailkapena:

1go postua: Leioa WLB

2. postua: WP9802

3. postua: Urbat IKE

4. postua: Claret Askartza