V EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA

Datorren asteburuan, ekainaren 19an eta 20an hain zuzen ere, Euskal Herriko Igeriketa Artistikoko V. Uda Txapelketa egingo da bi egoitzatan. Larunbatean Iruñea izango da txapelketaren egoitza, eta igandean Amorebieta-Etxanon jokatuko da txapelketa. Esteka HONETAN ikusi ditzakezu emaitzak txapelketak aurrera egin ahala.

Emakumezkoen kadete eta gizonezkoen jubenil ligak amaierara iritsi dira

Aste honetan amaitu dira 2020-2021 denboraldiko gizonezkoen kadete eta jubenil ligak, eta Claret Askartzaren taldeak bi ligak irabazi ditu. Batetik, emakumezkoen Kadete Ligan, Claret Askartza podiumaren goialdean geratu da, hiru partida irabazi eta bat galduta. Bigarren postuan Leioa WLB B dago, 2 garaipen eta 2 porrotekin. Podiuma osatu du Larraina nafarrak, garaipen batekin eta hiru…

JL CEPEDA 1go ABIADURA SARIA

Joan den larunbatean, ekainaren 5ean, Jose Luis Cepeda I. Abiadura Saria ospatu zen Getxon, urtarrilean 84 urte zituela zendu zen euskal entrenatzaile ospetsuaren omenez. Ohorezko palkoan, bere senideak izan ziren ekitaldiaren buru, lau bilobak barne (Unai, Pablo, Ane eta Oscar). Josemi Espinosa igerilari ohia eta lehen euskal igerilari olinpikoa (Tokyo 1964) ere bertan izan zen….

Ekaineko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean ekainean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta

EIEFak Waterpolo Txapelketen egoitzak aditzera eman ditu

Espainiako Igeriketa Errege Federazioak dagoeneko zehaztu du zein izango diren uda honetan ekainean eta uztailean egingo diren txapelketen egoitzak. Haurren Kluben arteko txapelketatik hasita, hauek dira txapelketak egingo diren datak eta tokiak (maila txikienetik handienera ordenatuta): Gizonezkoen eta emakumezkoen haur mailako txapelketa: Inacua Málaga (2021/06/24tik 2021/06/27ra). Gizonezkoen kadete mailako txapelketa: Elx (2021/07/22tik 2021/07/25era). Emakumezkoen kadete mailako…

Euskal Herriko selekzioen arteko txapelketa

Maiatzaren 22an ospatuko da Vitoria-Gasteizeko Mendizorrotzako igerilekuan. Zirkularra Izen-emateak probaz ordentatuta Serieak Emaitzak Emaitza osoak Plano Instrucciones y protocolo frente al Covid-19 Documento de conocimiento, aceptación y compromiso con las instrucciones y protocolo frente al Covid-19 Declaración de la federación y de la persona responsable de salud de su selección

Claret Askartzak igoera fasea jokatuko du emakumezkoen EH Ligako 1. fasea irabazi ostean

Claret Askartzak Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako igoera fasea jokatuko du, sailkapeneko lehen postuan bukatu ostean. Pasa den asteburuan, klaretar neskek lehen faseari amaiera eman zioten Bidasoa XXI taldeari etxean irabazita (8-4). Fase honetan garaipen ugari lortu ondoren, Isusko Arias eta Javi Cortesen jokalariek 27 punturekin bukatu dute, Urbat IKE 22 punturekin eta Bidasoa XXI…

CW Donostia, gizonezkoen EH Ligako 1go fasearen irabazle. Liga nazionalerako igoera jokatuko du

Joan den asteburuan gizonezkoen senior mailako Euskal Herriko Ligako 1go faseko txapeldun izendatu zen CW Donostia, Paco Yoldin Getxo IWren aurkako partida 8-7 irabazi ostean. Horrela, lehen postu honekin, Sergi Perezek zuzentzen dituen jokalariak Espainiako Igeriketa Errege-Federazioak antolatutako liga nazionaleko igoera fasera joango dira. Txapelketa horretan 8 taldek parte hartuko dute, lau taldeko bi multzotan…