Euskal Herriko kluben Kopa

Abenduaren 11 eta 12an Euskal Herriko kluben Kopa ospatuko da Azken Portun. Goizeko jardunaldiak 10:30ean izango dira eta arratsaldekoak 17:00etan. Izen-emateak igerilari bakoitzeko Izen-emaiteak probaka Serieak Emaitzak Emaitza osoak Autodeclaración responsable

Abenduko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean abenduan eta gorriz jai egunak. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Azaroko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean azaroan. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Leioa WLB, 2021eko SUPERKOPAko irabazle

Joan den larunbatean Leioa Waterpolo WLB talde absolutuak irabazi zuen Claret Askartzako igerilekuan ospatutako 2021eko Euskal Herriko emakumezkoen Superkopa. Finalerdietan, irabazleek 16-1 irabazi zioten Urbat IKEri eta etxekoek porrota jaso zuten WP9802 Iruñaren aurka 15-5eko emaitzarekin. Brontzea lortzeko partidan, Claret Askartzak Urbat IKEri irabazi zion 5-11ko emaitzarekin. Azken norgehiagokan, Leioak 15-10eko emaitzarekin gainditu zuen talde…