Urbat IKE gizonezkoen Bigarren Maila nazionaleko taldea da

Igoera Eibarko taldearentzat! Taldeak liga nazionalera igotzea ziurtatu du igande honetan, Mallorcan, Conectabalear Mallorca WPC 13-15 mendean hartuta. Igoera faseko lehen proban, Urbatek garaipena lortu zuen Vigoren aurka jokatutako bi partidetan. Etxetik kanpo 2-21 irabazi zuen, eta gauza bera egin zuen etxean, 17-8ko emaitzarekin. Finalean ere, Balear Uharteen aurka, garaipena lortu du bere bi partidetan,…

Angel Cabello zendu da, euskal igeriketa eta waterpoloaren historia

Ángel Cabello Tocornal atzo hil zen, maiatzak 30, Bilbon, 79 urte zituela. Club Deportivo Bilbaoko igerilaria izateaz gain, Cabello waterpoloko epailea izan zen, Euskadin aitzindaria izan zelarik. 1965ean egin zuen arbitrajeko debuta, Artxandan, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan iritsi zen kategoria nazionalera. Maila honetako bere lehen partida Club Deportivo Bilbao – Parque Móbil Ministerio izan zen,…

Ekaineko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean ekainean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

SOS+KDA birziklapena

Federazioak lehen sorospenen, uretako sorospenaren eta KDAren birziklapena antolatuko du. Irailaren 23an eta 24an izango da, Ordiziako Majori kiroldegian. Hemen ikus ditzakezue izena emateko informazio guztia eta formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan helbide elektroniko honetan: info@eif-fvn.org edo 94 459 81 96 eta 625 70 89 81 (whatsapp ere bai). Informazioa Izen-emate…

Euskal Selekzioak 8. postu on bat lortu du Espainiako haur mailako Igeriketa Artistikoko txapelketan

Haurren Euskal Selekzioak Igeriketa LLFF Artistikoaren Espainiako Txapelketan parte hartu zuen joan den asteburuan, Espainiako Igeriketa Federazioak antolatuta. Lehiaketa Alacanteko La Nucian izan zen eta Estatu osoko 12 Lurralde Federazio bildu zituen. Euskal Selekzioak, Celia Martin eta Yrama Simarro buru zituela, zortzigarren postua lortu zuen, 715.1865 punturekin. Euskal espedizioak figuren lehiaketan parte hartu zuen, baita…

Maiatzeko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean maiatzean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Haur mailako Euskal Selekzioak zortzigarren postua lortu du TOMO Tournament 2023an (Kroazia)

Haurren Euskal Selekzioak Dubrovniken (Kroazia) egin den TOMO Tournament 2023 topaketan parte hartu du. Bost eguneko txapelketa apirilaren 11tik aurrera burutu da eta, bertan, 40 taldek baino gehiagok parte hartu dute. Zortzigarren postua emaitza historikoa izan da. Txapelketaren emaitza guztiak honako hauek izan dira: Euskal Selekzioa 9-4 Marsonia PSN 4-5 Euskal Selekzioa Euskal Selekzioa 13-4…