SOS+KDA birziklapena Donostian

Federazioak SOS eta KDA birziklapen bat antolatuko du maiatzaren 25 eta 26an Donostian. Hemen ikus dezakezue informazio guztia eta izena emateko formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan helbide elektroniko honetan: info@eif-fvn.org edo 94 459 81 96 eta 625 70 89 81 telefonoetan (whatsapp ere bai). Informazioa Izen-emate formularioa

Maiatzeko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean maiatzean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Espaniako Haur mailako Federakunde Autonomikoen Igeriketa Artistikoko Txapelketa

Gure Selekzioa prest dago Espaniako Haur mailako Federakunde Autonomikoen Igeriketa Artistikoko Txapelketa. Palman izango dira maiatzaren 4 eta 5ean, Palau Municipal Son Moixen. Gure ordezkariak dira: – Maia Carreño González (2010) – Nerea Pardo Albuin (2010) – Nekane Sánchez López (2010) – Laia Tajadura Justo (2011) – Olaitz Bilbao Montiel (2011) – Nerea Chamosa González…

2024ko Waterpolo Haur Selekzioak

“Euskadiko Igeriketa Federazioak eskerrak eman nahi dizkie klub guztiei gure ligetan eta gure haur mailako selekzioen azken emaitza arrakastatsuetan parte izateagatik. Alde batetik, mutilek euren historiako bigarren brontzea lortu zuten Espainiako Txapelketan (Madril), egungo formatuarekin txapelketa bikain batekin. Gainera, Europan zehar ibili ziren Tomo Tournament Txapelketa ospetsuan, non zazpi partidetatik bost irabazi zituzten tradizio eta…

Apirileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean apirilean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Euskal Selekzioak lan bikaina egin du Seraing-en, Belgika

Igeriketako Euskal Selekzioa Belgikan egon da pasa den asteburuan, Seraing-eko Grand Prix International-ean. Emaitza nabarmenak lortu zituzten gure igerilariek: Maider Redin (CN EaSwim), Petra Bisa (Anaitasuna), Irene Pera (Getxo IBKE) y Oscar Pascual (CN Madrid), Jon Ales Artaza entrenatzailearekin batera (Getxo IBKE). Emaitza guztien artetik, hauek nabarmentzen ditugu: – Maider Redinen brontzezko domina, 50m tximeletan…

Txapelketa ona egin dute gure selekzioek Espainiako Lurralde Federakundeen Haur Txapelketan

Igandean bukatu zuten beraien parte hartzea gure waterpoloko haur selekzioek, emakumezkoak eta gizonezkoak, Madrilen ospatutako 2024ko Espainiako Lurralde Federakundeen Haur Txapelketan. M-86 igerilekuan burutu zen. Mutilek hirugarren postua eskuratu zuten Andaluziari irabazi ostean 11-7. Neskek, bere aldetik, laugarren postu on bat lortu zuten, etxeko selekzioaren aurka galdu ostean dominen norgehiagokan, 6-7 emaitzarekin. Gure ordezkariek joko…