2024ko Waterpolo Haur Selekzioak

Euskadiko Igeriketa Federazioak eskerrak eman nahi dizkie klub guztiei gure ligetan eta gure haur mailako selekzioen azken emaitza arrakastatsuetan parte izateagatik.

Alde batetik, mutilek euren historiako bigarren brontzea lortu zuten Espainiako Txapelketan (Madril), egungo formatuarekin
txapelketa bikain batekin. Gainera, Europan zehar ibili ziren Tomo Tournament Txapelketa ospetsuan, non zazpi partidetatik
bost irabazi zituzten tradizio eta garrantzi handiko taldeen aurka. Gure neskei dagokienez, ohorezko postuak berreskuratu
zituzten Espainiako Txapelketan eta gol bategatik erori ziren anfitrioien aurrean brontzezko borrokan. Txapelketa bikaina egiten.

Hori guztia ez litzateke posible izango klub guztien laguntzarik gabe. Klub horiek egunero lan egiten dute waterpolistekin eta
teknifikazio plana babesten dute.

Eskerrak eman eta lanean jarraitzera animatu nahi zaituztegu, orain arte bezala.

Waterpoloko area EIF