Gizonezkoen waterpoloko Euskal Herriko selekzioaren entrenamendua Sakonetan

Urtarrilaren 19an, gizonezkoen waterpoloko Euskal Herriko selekzioak lehenengo entrenamendua burutuko du Sakonetan, Brnon ospatuko den EU Nations txapelketa prestatzeko. Txapelketari buruzko informazio guztia ezagutzeko sakatu HEMEN. Gainera, entrenamendu honetarako deialdia ikusi dezakezu HEMEN. Entrenamenduak ate irekiak edukiko ditu, 14:30etatik 16:00rak arte, eta Joan Albellak eta Rubén de Castrok zuzenduko dute.

Euskal Herriko waterpoloko senior selekzioek 2020ko EU Nations txapelketan parte hartuko dute

Euskal Herriko senior mailako gizonezkoen eta emakumezkoen selekzioek EU Nations txapelketan parte hartuko dute denboraldi honen amaieran, Europako txapelketarik garrantzitsuenetarikoa Championsaren ostean. Gainera, Euskadiko Igeriketa Federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta babes osoa dauka, hain nabaria den txapelketa batean parte hartzea oso interesgarria dela medio. Emakumezkoen txapelketa Brnon, Txekiar Errepublika, ospatuko da, 2020ko maiatzaren 8tik 10era….

Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendua burutuko du urtarrilaren 4ean Sakonetan

2020ko urtarrilaren 4ean, 11:30etatik 14:00etara arte, Euskal Herriko urpoloko emakumezkoen selekzioak entrenamendu bat burutuko du Sakonetan EU Nations txapelketa prestatzeko. Txapelketa maiatzaren hasieran ospatuko da Brnon, Txekiar Errepublikan. Entrenamendua ate irekiekin egingo da, edonork ikusi ahal izango du, eta Jon Lopezek eta Imanol Maizak zuzenduko dute. Hau da lehenengo deialdia: LEIOA WATERPOLO: Leire Sarasola, Virginia…