Euskal Herriko alebin txapelketa
Izen-emate laburpena Izen-emateak probaz ordenatuta Izen-emateak igerilariz ordentatuta Serieak Timinga Emaitzak Emaitza osoak
Izen-emate laburpena Izen-emateak probaz ordenatuta Izen-emateak igerilariz ordentatuta Serieak Timinga Emaitzak Emaitza osoak
Borja Furioren neskek urte bikaina burutu dute horrela, ligak irabazi dituzten taldeak erabakitzen zituzten Play Offak gainditu ostean. Talde gipuzkoarrak emakumezkoen Euskal Herriko Liga irabazi du denboraldia 19 punturekin amaitu ostean. ZORIONAK BIDASOA! Claret Askartzak eta Urbat IKEk osatu dute podiuma. Taula honela geratu da:
Hauek dira Euskal Herriko waterpolo ligetako aste honetako sailkapenak:
Urbat IKEk irabazi du Waterpoloko gizonezkoen EH Senior Liga WP Donostia, Claret Askartza B, Getxo IW eta WP 9802 taldeen aurka, 1-4 postuak erabakitzeko Play Offa irabazi ostean. Horrela, talde eibartarrak liga titulua eskuratu du hirugarren urtez jarraian (2019, 2020 eta 2021), eta horri Euskal Herria Kopako azken hiru tituluak gehitu behar zaizkio, guztira 6…
Hauek dira Euskal Herriko waterpolo ligetako aste honetako sailkapenak: …
Datorren asteburuan, ekainaren 19an eta 20an hain zuzen ere, Euskal Herriko Igeriketa Artistikoko V. Uda Txapelketa egingo da bi egoitzatan. Larunbatean Iruñea izango da txapelketaren egoitza, eta igandean Amorebieta-Etxanon jokatuko da txapelketa. Esteka HONETAN ikusi ditzakezu emaitzak txapelketak aurrera egin ahala.
Aste honetan amaitu dira 2020-2021 denboraldiko gizonezkoen kadete eta jubenil ligak, eta Claret Askartzaren taldeak bi ligak irabazi ditu. Batetik, emakumezkoen Kadete Ligan, Claret Askartza podiumaren goialdean geratu da, hiru partida irabazi eta bat galduta. Bigarren postuan Leioa WLB B dago, 2 garaipen eta 2 porrotekin. Podiuma osatu du Larraina nafarrak, garaipen batekin eta hiru…
Joan den larunbatean, ekainaren 5ean, Jose Luis Cepeda I. Abiadura Saria ospatu zen Getxon, urtarrilean 84 urte zituela zendu zen euskal entrenatzaile ospetsuaren omenez. Ohorezko palkoan, bere senideak izan ziren ekitaldiaren buru, lau bilobak barne (Unai, Pablo, Ane eta Oscar). Josemi Espinosa igerilari ohia eta lehen euskal igerilari olinpikoa (Tokyo 1964) ere bertan izan zen….
Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean ekainean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta
Espainiako Igeriketa Errege Federazioak dagoeneko zehaztu du zein izango diren uda honetan ekainean eta uztailean egingo diren txapelketen egoitzak. Haurren Kluben arteko txapelketatik hasita, hauek dira txapelketak egingo diren datak eta tokiak (maila txikienetik handienera ordenatuta): Gizonezkoen eta emakumezkoen haur mailako txapelketa: Inacua Málaga (2021/06/24tik 2021/06/27ra). Gizonezkoen kadete mailako txapelketa: Elx (2021/07/22tik 2021/07/25era). Emakumezkoen kadete mailako…