Euskal Herriak penaltietan galdu zuen Portugalen aurka

Mendizorroza igerilekuko harmailak betea zituen partida eder batetan, Euskal Herriak penaltietan galdu zuen Portugalen aurka.

Etxeko taldeak partida ezinhobe hasi zuen, nahi zuten erritmoan jokatzen eta Portugaldarren kontraerasoak ondo geldituz. Arerioa ondo aztertu zuen Euskal Herriko entrenatzailea den Joan Albellak, eta bazekien portugesak oso indartsuak zirela kontraerasoetan.

Bigarren laurdena berdinduagoa izan zen. Nahiz eta euskaldunak bi alditan hiru goleko abantaila lortu zuten, portugesak ez zuten amorerik eman eta distantzia gehiago ez haunditzea lortu zuten. Laurden honen bukaeran emaitza 9-7 zen.

Hirugarren zatian kanpoko taldeak fisikoki indartsuago zeudela erakutsi zuen. Fernando Leiteren gizonek aurreko laurdeneko erritmoa mantendu zuten berriz ere bost gol sartuz. Gure taldeak, aukerak izan zituen arren, behin eta berriro portugaleko atezainarekin egin zuen topa. Laurdeneko azken minutuetan portugesak markagailuan aurretik ipintzea lortu zuten. 11-12 emaitzarekin hasiko zen azken laurdena.

Erremontada bat jasateak kolpe latza dakar normalean, baina Euskaldunak gogor jarraitu zuten partidan. Femin Arriazu eta Julen Artolaren golekin, hirutan lortu zuten berdinketa azken laurdenean, azkenengoz partidako azken segunduan.

14 goleko berdinketarekin, Portugaldarrak penaltietan irabazi zuten, baina euskal jarraitzaileak harro geratu ziren beraien taldeak emandako erakustaldiarekin.

Sorry:
- Please recheck your ID(s).
- If you are showing a private album, check that the "Retrieve Photos From" option is set to "User's Private Album" and that the Authorization Key is correct.