Igeriketa artistikoaren euskal ordezkaritzak emaitza historikoa lortu du Bartzelonan ospatutako Espainiako Txapelketan
Asteburu honetan Bartzelonan jokatutako Igeriketa Artistikoko Espainiako Txapelketan, Euskal Igeriketa Federazioaren estatuko lizentzia duten lau taldeek —Portugaleteko Deportiva Náutica, Easwim Artística Anoeta 21, Sincro Sestao eta Sincro Urbarri Etxebarri— parte hartu dute, eta euskal igeriketa artistikoarentzat historikotzat jo daitekeen domina-zerrenda lortu dute.
Portugaleteko Deportiva Náutica klubeko infantil kategoriako igerilariek bi urrezko domina eskuratu dituzte, bikote eta talde modalitateetan, lehen aldiz euskal klub batek Espainiako Txapelketa batean halako bikoitza lortuz.
Sincro Urbarri Etxebarriko alebin taldeak, berriz lehen aldiz historikoki, zilarrezko domina bikaina lortu du taldeko modalitatean, erakutsiz euskal harrobiko maila gero eta handiagoa dela estatuko lehia handienetan ere.
Euskal Igeriketa Federaziotik, gure babesa eta konpromisoa berresten dugu igeriketa artistikoaren garapenarekin eta zabalkundearekin, eta klub, entrenatzaile, familia eta batez ere igerilariei gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu egindako lan bikainagatik.
Halaber, denboraldi gogor eta intentsu baten ostean, atsedenaldi mereziak opa dizkiegu gure igerilariei, indarberrituta hurrengo denboraldiari aurre egiteko prest egon daitezen.
Zorionak guztioi eta goza ezazue atsedenaldiaz!

Castellano



Accede aquí para conocer el Plan de Igualdad de la Federación Vasca de Natación. 

LA RESERVA VIAJES