Txapelketa ona egin dute gure selekzioek Espainiako Lurralde Federakundeen Haur Txapelketan

Igandean bukatu zuten beraien parte hartzea gure waterpoloko haur selekzioek, emakumezkoak eta gizonezkoak, Madrilen ospatutako 2024ko Espainiako Lurralde Federakundeen Haur Txapelketan. M-86 igerilekuan burutu zen.

Mutilek hirugarren postua eskuratu zuten Andaluziari irabazi ostean 11-7.

Neskek, bere aldetik, laugarren postu on bat lortu zuten, etxeko selekzioaren aurka galdu ostean dominen norgehiagokan, 6-7 emaitzarekin. Gure ordezkariek joko garbiaren saria irabazi zuten.

Catalunyak irabazi zuen txapelketa, bai nesken kasuan, bai mutilen kasuan ere. Sailkapenak, goiko postuetan, hurrengoak izan ziren:

GIZONEZKOAN:
1ª Catalunya
2ª Madril
3ª Euskadi
4ª Andaluzia

EMAKUMEZKOAN:
1ª Catalunya
2ª Andaluzia
3ª Madril
4ª Euskadi

Selekzioen argazkiak, sariak jasotzen. Argazki nabarmendua: gizonezkoen podiuma.