Igandean bukatu zuten beraien parte hartzea gure waterpoloko haur selekzioek, emakumezkoak eta gizonezkoak, Madrilen ospatutako 2024ko Espainiako Lurralde Federakundeen Haur Txapelketan. M-86 igerilekuan burutu zen.
Mutilek hirugarren postua eskuratu zuten Andaluziari irabazi ostean 11-7.
Neskek, bere aldetik, laugarren postu on bat lortu zuten, etxeko selekzioaren aurka galdu ostean dominen norgehiagokan, 6-7 emaitzarekin. Gure ordezkariek joko garbiaren saria irabazi zuten.
Catalunyak irabazi zuen txapelketa, bai nesken kasuan, bai mutilen kasuan ere. Sailkapenak, goiko postuetan, hurrengoak izan ziren:
GIZONEZKOAN:
1ª Catalunya
2ª Madril
3ª Euskadi
4ª Andaluzia
EMAKUMEZKOAN:
1ª Catalunya
2ª Andaluzia
3ª Madril
4ª Euskadi
Selekzioen argazkiak, sariak jasotzen. Argazki nabarmendua: gizonezkoen podiuma.


Castellano
