Javier Saez Gomez, Euskadiko Igeriketa Federazioaren presidentea, zendu da

Javi Saez, Federazio honetako Presidentea 2013ko urtarriletik, gaur hil da, 2024ko urtarrilaren 8an, gaixotasun baten ostean. Galera handi eta konponezina da guztiontzat, hainbat hamarkadatan zehar euskal ur kirolentzat lan nekaezina egin ondoren.

Presidente zen Federaziotik, gure tristura erakusten dugu, eta doluminak eman nahi dizkiegu bere familiari eta senideei.

Goian bego, Javi.