Euskal Selekzioak URREZKO domina irabazi du EU NATIONS 2023 txapelketan

Euskal Selekzioak URREZKO domina eskuratu du EU NATIONS 2023 Nazioarteko Txapelketan Moldaviari 16-7 irabazi ondoren. Moldaviako selekzioak ez zuen partidarik galdu txapelketan finalera arte.

Lehen laurdenean 2-5 galtzen hasi ondoren, gure mutilek buelta eman diote markagailuari bigarren laurden bikain batekin, non 5-0eko partziala lortu duten, 7-5 aurretik jarriz. Abantaila horri eutsi diote eta handitu egin da partida amaitu arte.

Euskal Selekzioak ez du partidarik galdu Brnon. Gainera, Peio Garaizarrek txapelketako golegile onenaren saria lortu du 24 tantorekin. Azkenik, Euskal Selekzioa izan da gol gutxien jaso duen selekzioa.

Txapelketako podiuma Poloniak osatu du (finalerdian Euskal Selekzioarekin galdu zuen).