MIKEL BILDOSOLA URRERAINO DOA HEGAN FUKUOKAKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Swim Camp Getxoko igerilariak Munduko Master Txapeldun izendatu du bere burua igeriketako proba nagusian, 100 Librean.

Abuztuaren 6an hasi zen Munduko Master Txapelketa Japoniako Fukuoka hirian, eta hara joan dira munduko master igerilari onenak.

Orain arte 30-34 eta 35-35 urte arteko Munduko Txapeldun izandakoak, Mikel Bildosolak, munduko beste igerilari batek oraindik lortu ez duen erronkari egin behar zion aurre, elkarren segidako 3 kategoriatan txapeldun izatea. Horretarako, une batez ere zalantzarik egin gabe, erritmo frenetikoarekin hasi zuen proba, eta haren erdialdetik igaro zen bere lehiakide hurbilenen aurretik. Abantaila hori handitzea lortu zuen bigarren luzean, eta paretara iritsi zen lehen postuan, Jose Sanches brasildarra eta Andrei Kurnosov errusiar nazionalitatea duen Swim Camp Getxoko igerilariak berarengandik segundu batera aldenduz. Gainera, 51 “71ko denborarekin Txapelketen Errekor berria ezarri zuen.

Emakumezkoetan, Ane Ibarrondo getxoztarrak debuta egin zuen Munduko Master Txapelketa batean eta, 25-29 urteko kategorian, bosgarren postuan geratu zen, dominetatik oso gertu, 1 ’00 “90 markarekin.