Munduko hiru Errekor berri Swim Camp Getxorentzat

Getxoztarrak, Mikel Bildosola buru dutela, munduko hiru errekor, Europako bat eta dominaz betetako motxilak dituzte Castellotik bueltan.

Otsailaren 16tik 19ra Castelló de la Planan Espainiako Igeriketa Master Txapelketa ospatu da eta 1600 parte-hartzaile baino gehiagok parte hartu dute bertan.

Guztien artean, aipamen berezia merezi du Getxoko ordezkaritzak, 3 Munduko Errekor berri, Europako bat eta Espainiako 2 ezarri baititu, txapelketako protagonista nagusia izanik.

Ostiralean, Mikel Bildosolak gainmarken bidea ireki zuen, eta txapelketan estreinatu zenean, Europako Errekor berria ezarri zuen 100 Librean, 40 – 44 urte bitartean, 49”70-ko denborarekin, eta 50 segundoko langa hautsi zuen lehen europarra izan zen.

Hurrengo egunean iritsiko zen txapelketen egun handia. 50 Libre proba nagusia izango zen. Beste behin ere Mikelek errekor berri bat ezarri zuen, baina oraingoan Mundiala, 22”60-ko marka eginez. Baina ez zen hor amaituko, jardunaldiko azken proba, 4×50 Libreko erreleboa, izango zuen oiartzuna. Berriro ere, Mikelek lehen postan Munduko Errekorra jaitsi zuen 22”54-ko denborarekin, eta Iñaki Bildosola anaiarekin batera, Mikel Debak eta Edorta de Miguelek Munduko Errekor berria ezarri zuten 1´32”77-ko denborarekin.

Azken jardunaldian, Edorta de Miguelek 50 Libreko Espainiako Errekorra berdindu zuen, 45-49 urtekoa, 24”30 eginez, eta txapelketa amaitzeko Espainiako Errekor berria lortu zuen 4×50 estiloko erreleboan, Edorta de Miguel bizkarrean, Mikel Bildosola bularrean, Mikel Deba tximeletan eta Iñaki Bildosola krolean.