ROMA MASTERS: Arrakasta gure kirolarientzat

Joan den abuztuaren 28az geroztik, 2022ko Europako Master Txapelketa egin da Erroman, eta euskal ordezkaritza zabala izan da bertan. Lortutako emaitzak zoragarriak izan dira.

Igeriketa nabarmendu zen beste urte batez, non Mikel Bildosola igerilari izar izendatu zen, banakako hiru garaipen eta erreleboetan bi lortuz Swim Camp Getxorekin. Horri Iñaki Bildosola, Juiz, Arranz, García Borja eta Arandaren txandetan lortutako tituluak gehitu behar zaizkio. German Zubiaur -urre bat eta bi brontze- eta David Juz (Swim Camp Getxo) ere aritu ziren txapelketan.

Artistikoan eta distantzia luzean ere aipamena egin beharra dago, emaitza handiak lortu zituzten euren probetan:

Margaux Caillierrek eta Julie Dukok (CN Easo) hirugarren postua lortu zuten 30-39 bikote teknikoan, eta 30-39 bikote librean, berriz, laugarren postua eskuratu zuten.

Distantzia luzean, CN Santurtziko Antonio Salguero (55-59) eta Francisco Javier Trueba (45-49) eta Sopelako José Ángel Bolos (45-49) nabarmendu ziren. Igerilari hauek modalitate bikoitza jokatu zuten, igeriketan ere lehiatuz.

Emaitza guztiak hemen ikusi ditzakezu: ROMA MASTERS

ZORIONAK GUZTIOI!