UDAKO ESPAINIA TXAPELKETAK 50 METROKO IGERILEKUA

Kimu kategoria, Tarragona, Uztailaren 14tik 17ra
Haur kategoria, Sabadell, Uztailaren 20tik 23ra
Junior eta Absolutu kategoria, Kanaria Handiko Las Palmas, Abuztuaren 3tik 7ra

Aurtengo denboraldiari bukaera emateko, gure taldeek Espainia mailako txapelketetan parte hartu zuten. Hauek izan ziren parte hartzaileak:

ABS-JUN KATEGORIA
Aloña Mendi K.E. – Atlético San Sebastián – C.D.N. Bidasoa XXI – C.D. Bilbao – C.N. Easo – C.D. Fortuna – Gernika-Kosnoaga I.T. – Getxo Igeriketa B.K.E. – C.N. Izarraitz – C.N. Judizmendi – C.N. Menditxo – Swim Camp Getxo CD- Tolosaldea Usabal I.K.T.

HAUR KATEGORIA

C.D.N. Bidasoa XXI – C.D. Bilbao – Eibar Igerixan – C.D. Fortuna – Galdakao I.T. – Getxo Igeriketa B.K.E. – C. N. Judizmendi – C.N. Menditxo – D.N. Portugalete – Tolosaldea Usabal I.K.T. – C.N. Zubi-Aurre

KIMU KATEGORIA

C.D.N. Bidasoa XXI – Eibar Igerixan – Getxo Igeriketa B.K.E. – D.N. Portugalete – Tolosaldea Usabal I.K.T.

 

Talde hauetako igerilari askok hainbat probatan igeri egin zuten, euren markak hobetuz eta Euskadiko errekorrak eta adineko markarik onenen batzuk lortuz. Euren artean, azpimarratzekoak dira lortu diren dominak. Urrezkoa lortu zutenen artean, Maider Redin Pagaldai dekogu absolutu mailan bere 50 tximeletarekin, Euskadiko errekorra ere lortu zuena; urrezko dominekin jarraituz, Nahia Garrido Malvarrek (14 urte) bi lortu zituen 100 eta 200 metro bizkarrean, bi probetan Euskadiko adineko markarik onenak hautsiz, bai aurrefinaletan, baita finaletan ere. Urrezko beste domina bat lortu zuen Lide Larrea Etxebestek (14 urte) 100 metro bular estiloan. Zilarrezko dominen artean Iker Soto García (17 urte) daukagu 100 tximeletako proban, zeinetan, Nahiaren antzera, bai goizean, bai arratsaldean, Euskadiko bere adineko marka onena lortu zuen. Zilarrezko beste domina bat lortu zuen ere, Ikerren proba berean, Naia Sarasola Gaztañagak (15 urte). Brontzezko dominak ere lortu zituzten gure igerilariek: Ainhoa Martín Fernández (18 urte) 400 estiloetan, Irene Pera Villalainek (14 urte) 100 bizkarrean eta Urtats Gomez Gredillak (16 urte) 200 tximeletan. Bakarkako probetaz gain, erreleboetan, dominak egon ziren. Bi domina lortu zituen Getxoko emakume- junior taldeak, zilarrezkoa eta brontzezkoa, 4×200 eta 4×100 metro libreetan, hurrenez hurren.

Azkenik, talde bezala egiten den txapelketa bukaerako sailkapenean, bi kasuetan, bai Bidasoaren kasuan emakume-absolutu mailan, bai Getxo emakume-junior mailan, Top 10-ean bukatzea lortu zuten, 6. postuan hain zuzen ere. Hemen dituzue esteka desberdinak txapelketako emaitzekin eta finaletarako sailkatu diren partaideen taularekin, baita erreleboak ere.

DOKUMENTU OSOA // EMAITZAK PROBAKA
Absolutuen kategoria // Absolutuen kategoria
Junior kategorian // Junior kategorian
Haur kategorian // Haur kategorian
Kimu kategorian // Kimu kategorian

ERRELEBOAK (ABSOLUTUAK)

C. D. N. Bidasoa XXI 6ª Ema 4x100X 4’19”49
Leire Martín Fernández, Ainhoa Martín Fernández, Ane Hernández Ibarzabal, June Ilzarbe Daza

C.N. Izarraitz 10ª Ema 4x100X 4’31”45
Maier Lizarzaburu Uranga, Uxue Etxeberria Arano, Maialen Sudupe Zabaleta, Alazne Sudupe Zabaleta

ERRELEBOAK (JUNIOR)

Getxo Igeriketa B.K.E 3ª Ema 4x100L 4’00”56
Ainhoa Morales Callado, Lexuri Olalla Uribarri, Ruth Ribeiro González, June Hernaez Andraka

Getxo Igeriketa B.K.E 2ª Ema 4x200L 8’35”38
Lexuri Olalla Uribarri, June Hernaez Andraka, Ainhoa Morales Callado, Allison Ramírez Romero

Getxo Igeriketa B.K.E 7ª Ema 4x100X 4’35”79
Allison Ramírez Romero, Mar Elvira Alfonso, Ruth Ribeiro González, Ainhoa Morales Callado

 

Errekorrak eta adinen markarik onenak
 C.D.N. Bidasoa XXI, Euskadiko errekorra, 4x100X estiloetan, 4’19”49 (2021/08/07),
aurrekoa Getxo Igeriketa B.K.E. 4’22”11 (2018/12/23).
 Maider Redin Pagaldai, Euskadiko errekorra, 50 tximeletan, 27”12 (2021/08/03),
aurrekoa Maider Redin Pagaldai 27”56 (2019/08/03).
 Iker Soto García, 17 urtetako adin markarik onena, 100 tximeletan, 55”99
(2021/08/07), aurrekoa Iñigo Ibarburu 56”23 (2014/07/14).
 Iker Soto García, 17 urtetako adin markarik onena, 100 tximeletan, 55”95
(2021/08/07), aurrekoa Iker Soto García 55”99 (2021/08/07).
 Markel Garmendia Otaegi, 16 urtetako adin markarik onena, 100 tximeletan, 57”67
(2021/07/23), aurrekoa Aaron Mulvey 57”91 (2015/08/05).

 Nahia Garrido Malvar, 14 urtetako adin markarik onena, 100 bizkarrean, 1’04”55
(2021/07/21), aurrekoa Nahia Garrido Malvar 1’04”72 (2021/05/22).
 Nahia Garrido Malvar, 14 urtetako adin markarik onena, 100 bizkarrean, 1’0376
(2021/07/21), aurrekoa Nahia Garrido Malvar 1’04”55 (2021/07/21).
 Nahia Garrido Malvar, 14 urtetako adin markarik onena, 200 bizkarrean, 2’19”58
(2021/07/22), aurrekoa Keltse Santisteban 2’19”99 (2018/12/22).
 Nahia Garrido Malvar, 14 urtetako adin markarik onena, 200 bizkarrean, 2’18”03
(2021/07/22), aurrekoa Nahia Garrido Malvar 2’19”58 (2021/07/22).

 

ZORIONAK GURE IGERILARI ETA TALDEEI!

Lan bikaina!

 

Eskerrak: Mikel Deba Iborra