NEREA FERNANDEZ, Espainiako txapelduna tximeleta estiloko 100 metroetan (+25)

Joan den asteburuan, Castelló de la Planan XXVI. Neguko Masterraren Espainiako Igeriketa Txapelketa ospatu zen eta emaitza bikainak lortu dira. Bildosolaren Europako errekorra partekatu genuen eta, era berean, Galdakaoko Igeriketa Master taldeak Espainiako Txapelketan egindako debuta aipatu behar dugu.

Nerea Fernandez Amayuelas izan da Espainiako txapelduna tximeleta estiloko 100 metroko proban, 25+ mailan. Nekane de la Hera Martinek bi txapeldunorde postu lortu ditu, bata 50 metro brazan eta bestea 100 metro estiloetan, 25+ mailan. Eta, azkenik, Jagoba Zuluaga Ayestak brontzezko domina irabazi du 100 metro libreetan, PreMaster mailan, +20.

HEMEN eskura ditzakezu emaitza osoak.