MIKEL BILDOSOLA igerilaria, EUROPAKO ERREKORRA berriro ere 100 Libreetan
Mikel Bildosola (38 urte) getxoztarra, Swim Camp Getxo Igeriketa taldeko partaideak, 35 – 39 urteko adin tarteko Europako errekor master berri bat ezarri du 100 Libretako frogan Castellon de la Planan ospatu den Espainiko Txapelketa Masterrean. Orain hilabete bat, Milelek berak Galdakaoko Master sarian ezarri zuen errekorrari 12 ehuneko kendu dizkio oraingoan, 50 segundu eta ehuneko 1eko denbora eginez, 50 segundutik behera igeri egiten duen Europako lehengo igerilari masterra izateko zorian geldituz. Txapelketa berdinean, gainera, 100 Estilosetako Espainiko Errekor berria ezarri du 57 segundu eta 78 ehunekorekin, aurreko denbora segundu erdia baino gehiagotan hobetuz.
Goraipatzeko ere Swim Camp Getxoko talde guztiak egindako lana, non Mikel Iriondok 50 bizkar, 200 bizkar eta 100 estilosen 40-44 adin tartean beste hiru urrezko domina eskuratu dituen, Francisco Berreteaga 100 tximeletan urrea eta 100 estilosetan brontzea lortu duela, 45-49 adin tartean, Javier Etxebestek urre bat gehitu du 60-64 adin tartean 50 libreetan eta Ibaik Elorriagak denboraldiko markak hobetu ditu.