Zilar eta brontze domina lortu dituzte LIDIA CASTAÑERAk eta AINHOA NAVASek Espainiako XXI. Junior eta Senior Txapelketan

Asteburu honetan, Valladolideko Parquesol Udal Igerilekuan Igeriketa Artistikoko XXI. Espainiako Junior eta Senior neguko Txapelketa ospatu da.

Lidia Castañerak eta Ainhoa Navasek (Portugaleteko Deportiva Nautica) osatutako bikoteak zilarrezko domina lortu zuen larunbatean senior mailako bikote teknikoaren finalean, 70.6365 punturekin, CN Metropolek bakarrik gainditu zituelarik, lehen postua 75.2052 punturekin lortuta. Podiuma, A.D. Sincro Retiroko igerilariek osatu zuten, guztira 70.4464 puntu lortuz.

Igande honetan iritsi da bigarren berri ona brontzearekin bikote libre seniorraren finalean, 73.6332 punturekin. Aurretik CN Metropole eta CN Sincro Sevilla geratu dira, urrea eta zilarra, hurrenez hurren.

Portugaleteko klubeko nesken emanaldi zoragarria. ZORIONAK, NESKAK!

Laster zabalduko dugu berria, lehiaketaren emaitza guztiekin.

Argazkia: Lidia eta Ainhoa dominekin.