MIKEL BILDOSOLA igerilaria, EUROPAKO ERREKORRA 100 Libreetan

Mikel Bildosola (38 urte) getxoztarra, Swim Camp Getxo Igeriketa taldeko partaideak, 35 – 39 urteko adin tarteko Europako errekor master berri bat ezarri du 100 Libretako frogan Galdakaon ospatu zen Master Sarian, martxoak 14an ospatutako txapelketan. Mikelek 50 segundu eta 13 ehunetan gelditu zuen erlojua, aurreko errekorra, 2020ko otsailaren 29an Mikelek berak ezarri zuena, 2 ehunekotan hobetuz.

Horrezgain, minutu batzuk lehenago, txapelketa berdinean, 200 Libretako Espainiako errekor berria ere ezarri zuen minutu 1 53 segundu eta 41 ehunekorekin, aurreko errekorra 2018ko otsailak 3an Mikelek berak egin zuen.

Bildosolak eta bere taldekideek, Espainiko Master Txapelketaren prestakuntzan dihardute, zein Castelló-n ospatuko den apirilaren 8tik 11ra.

Zorionak, Mikel!

CC: Ibon Arregi