Martxan da 2019-2020ko EIF-ren teknifikazio plana
Urriak 23, asteazkena, izan zen aukeratutako data denboraldi honetako Euskadiko Igeriketa Federazioaren urpolo arloaren teknifikazio planari hasiera emateko. Plan berri hau Joan Albellak zuzentzen du, urpolo teknifikazioen koordinatzailea hain zuzen, eta autonomia-erkidegoko igerileku desberdinetan gauzatuko da denboraldi osoan zehar, federazioa osatzen duten klub guztien laguntzarekin, lan ildo komun bat sortzeko asmoz autonomia-erkidego osoarentzat.
Hiru lantaldek osatzen dute teknifikazio plan hau. Lehenengo taldearen barruan (A taldea) Bidasoa XXI, CN Easo, CW Fortuna eta Waterpolo Donostia Klubak daude sartuta. Bigarren taldean (B taldea) Claret Askartza, Getxo IW, CD Bilbao eta DN Portugalete sartzen dira. Azkenik, hirugarren taldea (C taldea) Leioa WLB, Urbat IKE, Lauro Ikastola eta CNW Sestao klubek osatzen dute. Gainera, Waterpolo Lautada klubak azken talde honekin batera egiten du lan.
Lehenengo saioan A taldea estreinatu zen, goian esandako klubekin. Jardunaldia Irunen eman zen, Azken Portu polikiroldegian, eta lau klubeetako jokalariak batu zituen. Teknifikazioaren zuzendaritza Joan Albellaren esku egon zen, eta gainera, Carla Graupera, Sergi Pérez eta Óscar Cofan entrenatzaileen laguntza eta parte-hartzearekin gozatu zuen.
Estreinatuko den hurrengo taldea, B taldea izango da, hurrengo astean Claret Askartza igerilekuan. Bi aste barru, C taldearen txanda izango da, Sakoneta polikiroldegian.