EIEF-ren Gala: 2018-2019 denboraldiko oneneei saria

Espainiako Igeriketako Errege-Federazioak bere hamargarren Gala ospatu zuen ostiralean Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoaren egoitzan. Bertan, azken denboraldiko onenak saritu ziren.

Agintari garrantzitsuak egon ziren ospakizunean. Bertan agertu ziren EIEF-ren Lehendakaria, Fernando Carpena; EBO-ren Lehendakaria, Alejandro Blanco; eta EIEF-ren Lehendakariordea eta EIF-ren Lehendakaria, Javi Saez, gauari hasiera ematearen arduraduna lehenengo hizkerarekin eta ondoren sari emaile bezala.

Gau horretan, 150 kirolari, pertsona ospetsu, klub eta erakunde baino gehiago saritu ziren. Horien artean egon ziren Miren Urizar-eri emandako saria (Medalla Extraordinaria al Mérito Deportivo) bere parte-hartzeagatik eta garaipenagatik Kirishiko Europako Txapelketan Espainiako Sub15 Selekzioarekin, eta Andrey Jelev Demirev-eri emandako saria (Premio a la Comunicación Deportiva y Social), bere lanagatik sare sozialetan gure ur-kirolen hedapenean (Javi Saez emandako saria). Zorionak sarituei!

Larunbat goizean, 2019ko Batzar Orokorra ospatu zuen EIEF-ak, 87 batzarkiderekin bertan. Euskal Federazioaren partez, batzarkide guztiak egon ziren ordezkatuta. Batzarrean egon ziren Mari Paz Ruiz (Izarraitz I.E.), Emeterio Perez (Claret Askartza), Rufo (Bidasoa XXI), Iñaki Bilbao (D.N. Portugalete), Igor Anton (C.N. Judizmendi), Xabi Gomez, Ruben de Castro eta Javi Saez.