EIFak urpoloko urteroko epaileen jardunaldi teknikoa egin du
Urtero bezala, denboraldiaren hasieran, Euskal Igeriketa Federazioak urpoloko epaileen gehiengoa batu zuen Claret Askartza ikastetxean jardunaldi teknikoa burutzeko. Larunbatean egin zen birziklatzea, eta bertan egon ziren epaile gazteenak, nazional mailan jarduten dutenak eta ebaluatzaileak, arautegiaren atal berriei buruz eztabaidatzeko.
Ikastaro honetan Javi Saez (EIF-ko lehendakaria), Alberto Castro (EIF urpolo epaileen arduraduna) eta Iñigo Garate (RFEN-ren ordezkari federatiboa) egon ziren. Gainera, epaile guztiek test teorikoa egin behar izan zuten arautegiari buruz, eta igerilekuan proba praktikoak burutu zituzten, egunari amaiera emanez.
Lehiaketa urriaren 12an hasiko da, emakumezkoen lehenengo mailaren estreinaldiarekin, eta ondoren, beste liga guztiak hasiko dira progresiboki.