Tabirait, Espainiako Txapeldun Relevo Ocean mailan
Tabira Igeriketa Taldeak itzelezko emanaldia izan zuen Valladoliden (Playa de las Moreras) azken asteburuan, Espainiako Distantzia Luzeko Salbamendu eta Sorospen Txapelketan. Durangoko kluba Espainiako irabazle atera zen Relevo Ocean mailan, Julen Azkarate (igeriketa), Erenoitz Barrenetxea (taula), Peio Etxezarraga (ski) eta Adrian Fernandezen (lasterketa) parte-hartzearekin.
Aipatzekoak, baita ere, beste lagun batzuek lortutako emaitzak. Gonzalo Diazek lehenengo postua lortu zuen 12 kilometro ski proban, eta hirugarren postua 6 kilometro taulan. Lucia Jimenezek, ere, brontzezko domina eskegi zuen 6 kilometro taulan. Azkenik, Erenoitz Barrenetxeak hirugarren postua ere lortu zuen 4 kilometro taulan.
Zorionak guztioi!