Lurralde-Federazioen arteko Espainiako VII. Txapelketa

JUNIOR ETA INFANTILAK

50 metrotako igerilekua – Castellón 

(2019ko otsailaren 15etik 17ra)

Aurtengo txapelketan 41 igerilarik parte hartu zuten Euskadiko Selekzioarekin. Klub desberdin askok euren kirolariak eduki zituzten prest, gure selekzioa ordezkatzeko. 

Marka onak egon ziren, batzuek euren denborak hobetuz edota euretara asko hurbilduz. Nesken aldetik oraindela bi urteko sailkapena berdintzea lortu zuten, 5. eta 6. geratuz, infantil eta junior mailan, hurrenez hurren. Infantilen kasuan euren sailkapen onena berdinduz. Mutilen aldetik, 11. eta 9. sailkatzea lortu zuten. Iazko sailkapena berdinduz eta hobetuz, infantil eta junior mailan.

Sailkapen orokorrari begirada bat botaz, hobekuntza nabaria egon da junior mailan, iazko 12. postutik 7. postura igoz. Aldiz, infantil mailan, 8.postuko sailkapena mantentzea lortu dute. Azkenik, sailkapen orokor moduan, azkenengo bi urteetan bakarrik neurtu dena, bi postu igo ditugu, pasadan urtearekin alderatuz, 10.-etik 8.-era.

Emaitza gehiago ikusi ahal izateko, hau da link-a:

https://rfen.es/es/section/resultados-ffaa

ZORIONAK EUSKADIKO SELEKZIOARI!