I. Mailako igeriketa entrenaitzaile ikastaroen deialdi berria

- MAILAKO IGERIKETA ENTRENATZAILE IKASTAROAREN DEIALDI BERRIA BIZKAIAN (SESTAO).
Ikastaroan izena emateko, ondorengo argibideak jarraitu behar dituzu.
Izena emateko lekua eta modua:
aurkeztu beharreko agiriak (ezin dira posta elektroniko bidez bidali). ZIURTAGIRIAK aurrez aurre eman edo posta arrunt bidez bidali behar dira, helbide honetan:
HARROBIA
Harrobi plaza 4 (sarrera Kontzezio kaletik)
48003 BILBO
- Izena emateko fitxa behar bezala beteta
2. NAN, AIZ edo Pasaportearen fotokopia.
3. Bi argazki, nortasun-agiri tamainakoak (izen-abizenekin atzealdean)
4. DBH titulu akademikoaren edo horren baliokide den baten fotokopia konpultsatua:
5. Bloke komuneko atalak konpentsatu-baliozkotuz gero:
– NANaren fotokopia konpultsatua
– Baliozkotu beharreko titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua (Gorputz- eta kirol- animazioko teknikaria, SHEE, Irakasle-ikasketak).
– Amaitutako ikasketen espediente akademikoaren fotokopia konpultsatua.
– Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) baliozkotzeko eskaera
6. Kontu-zenbaki honetan300 €-ko transferentzia edo diru-sartzea egin izanaren frogagiria:
Laboral Kutxa 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA ikastolaren izenean). Transferentzian edo diru-sartzean honako hau adieraziko da: NI_IKASLEAREN IZENA
*Fotokopiak zenbait administrazio publikotan (ez guztietan), notarioan edo Kirolaren Euskal Eskolan (HTZ Eraikina- Avda. Los Chopos, z/g – 48992 GETXO) konpultsa daitezke.
o Izena emateko epea: 2017/10/02tik 2017/10/11ra arte
o Lekuak iritsiera-ordenaren arabera esleituko dira, dokumentazioa zuzena bada eta ordainketa egin bada.
o Leku kopurua: 30
o Prezioa: 750 €