Denboraldiaren erdira heldu gara

Txapelketa desberdinetako lehen faseen bukaeraren ondoren, denboraldiaren erdira heldu gara iada.

Gizonezkoen ligako azkenengo jaurdunaldian oso partida berdinduak bizi ziren. Hauetako bat, Bilbon jokatutako Club Deportivo eta WP9802 taldeen arteko norgehiagoka izan zen. Bertan, bilbotarrek gol bakarreko aldeagatik irabazi ondoren, gabonetara lidertzan joatea lortu zuten, bigarren doazen napartarrengandik bi puntuko aldearekin.

Azken jaurdunaldia guztiz aprobetxatu zuen beste talde bat Getxo I.W. izan zen. Eskumaldeko taldeak bi partida zituen jokatzear, eta bietan garaipena lortu zuen. Honi esker, azken postua uzteaz gain, sailkapeneko bederatzigarren posturaino igo ziren, zortzigarren doan CW Donostia taldearekin berdinduta.

Emakumezkoen ligetan, nahiz eta oraindik partida batzuk jokatzear dauden, honezkero erabakita dago zein talde egongo diren bigarren faseko multzo bakoitzean.

Claret Askartza, WP9802 B, Larraina, Urbat 3H, Bidasoa XXI eta Leioa WLB B taldeek lehenengo sei postuen multzoan arituko dira eta Lautada Waterpolo-9802, CD Bilbao, Getxo IW, CNW Sestao eta WP Castellae izango dira bigarren multzoko taldeak.

Gizonezkoen bigarren mailan ere azken jaurdunaldiak partida berdinduak izan zituen. Getxo IW B eta Lautada Waterpolo taldeek jokatutako partidan adibidez, Getxoren bigarren taldeak garaipena lortu zuen eta honi esker bigarren mailako lehenengo postua eskuratu zuten.