Sailkapenak estutu egin dira

Asteburu honetako emaitzen ondoren, bai gizonezko eta baita emakumezkoen sailkapenak estutu egin dira. Emakumezkoen Claret Askartza taldeak izan ezik (bere mailako bigarren sailkatuari irabazi zion larunbatean) beste liderrek aurkari kopurua haunditu zaiela ikusi dute asteburu honetan.

Emakumezkoen Euskal Herriko lehenengo mailako B multzoan, Leioa WLB B taldeak 11-10 irabazi zion Bidasoari. Emaitza honen ondorioz orain Urbat 3H taldeak lehen postuaren borrokan beste talde bat izango duela dirudi.

Dena den, agian emaitza harrigarrienak gizonezkoen Euskal Herriko lehenengo mailan gertatutakoak izan ziren. Bertan, Club Deportivo garaipenaren bidera bueltatu da Larraina taldeari irabazita, eta Claret Askartza B taldeak galdu ondoren, Bilbotarrek lidertza berreskuratu dute.

Taularen behealdean, Fortuna KE-k Leioa WLB taldearen aurka berdindu zuen, eta emaitza honekin bi partida galdu gabe lotzea lortu du. Honez gain, azken postutik apurtxo bat hurrundu da.

Asmatu ezin genuen beste emaitza bat CW Donostian Irunen lortutakoa izan da. Bidasoa XXI taldeak iada lau partida galdu ditu aurten, harrigarria, batez ere pasadan urtean guztira bi partida baino ez zituela galdu jakinda.

Bigarren mailari begira, Lautada Urpolok denboraldiko lehen partida galdu zuen Urbat Urkotronik-en bigarren taldearen aurka. Honen ondorioz, bigarren mailako lidertza orain Getxo IW B eta CW Santoña taldeek elkarbanatzen dute.

Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php