Claret Askartzak ez du partidarik galdu

Claretiarrak, asteburu honetan Club Deportivo eta CNW Sestaoren aurka jokatutako partidak irabazi ondren, Euskal Herriko nagusien ligetako kluben artean partida guztiak irabazi dituzten bakarrak dira.

Gizonezkoen taldean, arerioek baino partida bat gutxiago jokatu arren, taulako lidertza lortu zuten 18 punturekin. Une honetan Club Deportivorekin berdinduta daude, baina Bilbotarrek lehen postua galdu dute Askartzaren aurka 9-5 galdu ondoren.

CW9802 taldeak lidertza eskura izan zuen, baina Leioa WLB indartsu batekin egin zuten topo napartarrek, eta partidak 6na berdinduta bukatu zuen. Hori dela eta CW9802ko mutilak oraingoz hirugarren postuarekin moldatu beharko dira.

Lehen mailako beste partida interesgarri bat Donostiko derbia izan zen. Bertan, Fortuna KE taldean aurtengo lehenengo garaipena lortu zuen gol bakarreko aldeagatik (8-9). Emaitza honen ondoren, lehenengo mailako talde guztiek gutxienez partida bat irabaztea lortu dute.

Taulako azken postuetan berdintasun ikaragarria dago, 5 talde desberdin puntu bakar bateko aldearekin daude eta. Denboraldi honetan 3 talde jeitsiko dira bigarren mailara, eta 4. talde batek promozioa jokatuko du. Denak bide beretik jarraitu eskero, ligako azken partidak zirraragarriak izango dira.

Emakumezkoen ligan, Urbat 3H taldeak lehendabizikoz galdu zuen Bidasoa XXI-ren aurka. Badirudi Irundarrek joaneko partidan ikasi beharrekoak ikasi zituztela, eta oraingo honetan defentsan hobeto aritu ziten.

Talde berean, Lautada Waterpolo 9802 taldeak ere joaneko partidaren emaitzari buelta ematea lortu zuen, eta Club Deportivo-ri 10-9 irabazi zion.

Emakumezkoen ligako beste emaitz guztiak joaneko partidetako antzekoak izan ziren, Claret Askartza, WP9802 eta Leioa WLB B taldeeke erraztazunez irabazi zituzten beraien norgehiagokak.

Gizonezkoen bigarren mailan, lider bien arteko partida 12 goleko berdinketarekin bukatu zen. Honek esan nahi du, beste taldeen aurkako partidetan bietako inork huts egiten ez badu, lehen postuaren jabea nor izango den erabakitzeko bigarren txandako partidaren zain egon beharko garela.

Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php