Club Deportivok Bostgarren Garaipena Lortu du

Bilboko Club Deportivo taldeak lidertzan bakarka kokatzea lortu du lehenbiziko aldiz, Getxoren aurka irabazi ondoren. Garaipen honekin, bilbotarrek beraien bostgarren garaipena lortu dute. Bigarren postuan, CW9802k enpatea baino ez zuen lortu Irunen.

Claret Askartza B taldeak ere ez du oraindik partidarik galdu, baina bere inguruko arerioek baino partida bat gutxiago jokatu duenez oraingoz hirugarren postuan daude. Asteburu honetan, laugarren doan Larraina-ren aurka jokatuko dute, zirraragarria izango den partida batetan.

Sailkapeneko beheko aldeak emozioz beterik jarraitzen du. Bertako taldeak partidak serio jokatzen dituzte, baina badirudi sorte apur bat falta zaiela garaipenak lortzeko.

Nautica eta Claret Askartza-ren arteko partida izan ezik, beste norgehiagoka guztiak berdinduak izan ziren, eta momentu klabeetan apurtxo bat gehiago asmatu izan balute agian orain ez ziren azken postuetan egongo.

Emakumezkoen ligan, astebete gehiagoz, liderrek beraien gehiagotasuna erakutsi zuten bere partidak desberdintasun haundiagatik irabaziz.

Maila honetan, datorren asteburuan interesgarriak diruditen partida ugari daude. B taldean, Lautada Waterpolo-9802 eta Getxo taldeek beraien lehenengo hiru puntuak lortzen saiatuko dira. Bitartean, Leioa WLB B-k Urbat 3H-ren aurka jokatuko du, Eibartarrei lehenbiziko aldiz irabazteko asmoarekin.

Bigarren mailan, Santoñak asteburu honetan Lautada Waterpolo taldea berdintzea lortu du, eta badirudi bi talde hauek izango direla hemendik eta denboraldi bukaeraraino lehen postua lortzeko asmoarekin lehiatuko diren talde biak.

Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php