Liderrak indartsu jarraitzen dute

Jardunaldi honek ez ditu sorpresa gehiegi izan liga desberdinetako lehen postuetan. Liga lehen postuetan hasi zuten taldeek postu hori mantentzea lortu zuten (emakumezkoen lehen mailako B multzoko Club Deportivok izan ezik, Leioa WLB taldearen kontra galdu ondoren Urbat 3H taldea bakarrik utzi du lidertzan)

Gizonezkoen multzoan, sorpresa Urbat Urkotronik taldeak eman zuen, Bidasoa taldeari etxean gol bakarreko aldearekin irabaziz. Bidasoak azken bi denboraldietan lehenengo lau postuetan bukatu du liga eta aurten jokatu dituen 3 partidetatik 2 galdu ditu. Une honetan sailkapeneko azken aurreko postuan daude, nahiz eta Sergi-ren gidaritzarekin seguraski laster hasiko dira postuak igotzen.

Leioa WLB taldeak ere garaipen haundia lortzeko aukera izan zuen, baina azkenean Club Deportivoko mutilek 10-8 irabaztea lortu zuten eta CW 9802 taldearekin batera lidertza elkarbanatzen jarraituko dute gutxienez astebete gehiagoz.

Emakumezkoen multzo biei begira, Urbat 3H eta Claret Askartza taldeak daude lehenengo postuetan. Eskumaldekoak CW 9802 taldearekin berdinduta daude postu horretan. Aste honetako partiden artean, pasadan asteko laburpenean esan genuen bezala, WP Castellae eta CNW Sestaoren arteko norgehiagoka izan zen. Ezkerraldeko emakumeek 2-3 irabaztea lortu zuten defentsa lan ugari izan zuen partidan.

Bigarren mailan, Vitoria-Gasteiz-ko Lautada taldeak bere partidak itxurazko lasaitasunez irabazten jarraitzen du eta lehen postua mantentzen du.

Aste honetako partiden artean, agian interesgarriena Urbatek eta Donostiak jokatuko duten derbi gipuzkoarra izango da. Jokalari gaztez beteriko bi talde hauek Paco Yoldi igerilekuan neurtuko dira larunbateko 17:15etan. Emakumezkoen ligan partida erakargarriena Club Deportivo eta Urbat 3H-ren artekoa izango da. Bilbotarrak larunbatean beraien etxean jokatuko duten partida honetan multzoko lehenengo postua berreskuratzen saiatuko dira.

Emaitzak: http://eif-fvn.org/stViewResults.php
Sailkapenak: http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php
Datorren asteko partidak: http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php