Ligak Bor-Bor daude

Emakumezkoen ligako bigarren jardunaldiak ospatu ziren pasadan asteburuan. Partida hauetan, taldeek aurreko asteburuan hasitako bidetik jarraitu zuten. A multzoan, Claret Askartza eta WP 9802 B taldeek berriz ere garaipen haundiak lortu zituzten, eta beraz biak mantendu dute berdinketa lidertzan. Multzo berean, Larrainak Burgoseko Castellae taldeari irabazi zion partida berdindu batetan.

Club Deportivo eta Urbat 3H taldeek ere denboraldiko bigarren garaipenak lortu zituzten, baina kasu honetan partidak berdinduagoak izan ziren.

Gizonezkoen ligak ez du emozio apurrik galdu.

Urbat Urkotronik taldeak bere ligako lehenengo hiru puntuak lortu zituen, eta Donostiarrak oraindik garaipenik ez duten talde bakarra bezala geratu dira. Dena den, Gipuzkoarrak partida onak jokatzen dabiltza eta badirudi laster lortuko dituztela emaitza hobeak.

Portugaleteko Nautica taldeak ere bere lehenengo garaipena lortu zuen. Itxuraz lehen mailan mantentzeko arerio zuzena izango den Getxoko taldearen kontrako partidan ezkerraldekoek gol bakarreko aldearekin lortu zituzten hiru puntuak. Aurten 3 taldek galduko dute maila, eta hori dela eta partida guztiak are garrantzitsuagoak dira aurten.

Sailkapeneko goiko alderdia pasadan astean bezala dabil. WP8902 eta Club Deportivo taldeek berriz ere irabazi zuten, eta Claret Askartza B taldea dago hirugarren postuan, baina partida bat gutxiago jokatuta.

Datorren asteburuko partiden artean, gizonezkoen ligan erakargarriena igandean 15:30etan WP Navarra C eta CW Donostiaren arteko partida izango da. Emakumezkoen ligan, badirudi partida berdinduena larunbatean 15:00etan Burgosen WP Castellae eta CNW Sestaok jokatuko duten partida izango dela.

Gizonezkoen bigarren mailari begira, eta nahiz eta bi partida baino ez diren jokatu, gero eta argiago dago Lautada Waterpolo taldea beste taldeen gainetik dagoela. Santoñako taldea ere maila altuan dago, eta Lautadak baino partida bat gutxiago jokatu du oraingoz.

Emaitzak: <a href=”http://eif-fvn.org/stViewResults.php”>http://eif-fvn.org/stViewResults.php</a>
Sailkapenak: <a href=”http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php”>http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php</a>
Datorren asteko partidak: <a href=”http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php”>http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php</a>