Waterpoloa martxan jarri da!

EH Ligako lehenengo maila iada pasadan astean hasi zen, eta asteburu honetan emakumezkoen lehen maila eta gizonezkoen bigarren maila hasiko dira.

Lehenengo jaurdunaldiko bi partida politenak derbiak izan ziren. Napartarren artean ospatutako partidan, CW 9802 taldeak WP Navarra bi goleko aldeagatik gainditu zuen. UPNA-ko igerilekuan ospatutako partidan zaleak urduri egon ziren hasieratik amaiareraino, baina azkenean 9802 taldeak beraien experientziari esker hiru puntuak lortu zituzten.

Eskumaldeko derbian, igo berria den Getxok, talde gazte batekin, gol bakarragatik Leioa WLB-ri irabazi zion. Nahiz eta bi taldeen helburua bigarren mailara ez jeistea den, biek erakutsi zuten maila ikusirik posiblea da itxuraz hobeak diren taldeei sorpresa bat baino gehiago ematea denboraldian zeha.

Gizonezkoen 1. jaurdunaldiko emaitzak (Emaitz guztiak http://eif-fvn.org/stViewResults.php)

Leioa WLB 9-10 Getxo I.W. A
Larraina 17-13 Urbat-Urkotronik
C.W. Donostia 11-6 DN Portugalete B
C.W. 9802 12-10 WP Navarra C
Fortuna KE 5-11 Club Deportivo Bilbao

Sailkapenak (http://eif-fvn.org/stLeagueTable.php)

Asteburu honetan jokatuko diren partidei begira (hemen dituzue guztiak http://eif-fvn.org/stViewFixtures.php), aipamena merezi duen partida Bilboko Club Deportivo eta Irungo Bidasoa XXI taldeek larunbatean 14:30etan Bilbon ospatuko duten partida da. Bidasoak urteak daramatza ligako lehen postuetan, eta estatu mailatik jeitsi berri den Club Deportivok ere beraien esku duten guztia egingo dute liga goiko postuetan bukatzeko.

Emakumezkoen mailan, nabarmenena Urbat 3H taldearen lehen partida izango da. Sortu berri den talde honek, liga irabazteko hautagai den Bidasoa XXI taldearen kontra jokatuko du beraien historiako lehenengo partida ofiziala.