Leioa WLB taldeak emakumezkoen Kadete eta Gazte mailako ligak irabazi ditu

Pasadan asteburuan emakumezkoen kadete eta gazte mailako txapelketen sari banaketa ospatu zen. Kasu bietan Leioa WLB taldeak irabazi zuen, ondorengo sailkapenekin.

Emakumezkoen Kadeteen EH Liga
Leioa
WP 9802
Bidasoa XXI

Emakumezkoen Gazte mailako EH Liga
Leioa
Bidasoa XXI
WP 9802

Federakundetik irabazleak eta parte hartzaileak zoriondu nahi ditugu, emakumezkoen kirola beheko mailetatik sustatzeagatik. Badakigu gainera gero eta talde gehiago dabiltzala emakumezkoen waterpoloaren arloan lanean, beraz espero dugu ondorengo urteetan liga hauek partaide gehiago izatea.