Espainiako 3. maila – Bidasoa XXI finaletik gertu

Godella eta Montjuicen espainiako 3. mailako txapelketak ospatu ziren pasadan asteburuan. Bertan, gure ligako talde ugarik hartu zuten parte.

Igoera lortzeko hurbilen egon zena WP9802 taldea izan zen. Iruñeako taldea finalera heldu zen, nahiz eta bertan CW Castelloren aurka galdu zuten.

Gure autonomi erkidegoko taldeei begira, Bidasoa XXI izan zen txapelketa onena egin zuena. Nahiz eta laugarren postua baino ez zuten lortu, finalera heltzeko aukera ezinhobea izan zuten. Semifinaletan, Castelloren aurka berdinketa lortu zuten, eta penaltietan kanporatuak izan ziren. Hala izan ez balitz, finalean EH ligako bi talde izango genituen.

Sergiren mutilen eta Castelloren arteko partida ikusle batzuentzat benetako finala izan zen. Oso partida berdindua izan zen, taldeek ez zuten sekula bi gol baino gehiagoko aldea izaterik lortu. Azkenean, penaltietan, Iruneko taldeak 5-4 galdu zuen.

Gure beste ordezkariak donostiako Fortuna taldea eta Leioa WLB izan ziren. Donostiarrak 6. geratu ziren B multzoan, eta Bizkaitarrak zazpigarren A multzoan.

RFEN-ren webgunetik hartutako argazkia