Espainiako hirugarren mailako B multzoaren antolatzailea

Espainiako hirugarren mailako B multzoa CN Montjuic taldeak antolatuko du. Beraiekin harremanetan jartzeko ondorengo helbide honetara idatzi behar da: waterpolomontjuic@gmail.com. Multzo honetan, ligako sailkapenari begiraturik, Fortuna KE eta Waterpolo Navarra taldeek hartuko dute parte.

EH Ligako sailkatutako beste taldeek A multzoan jokatuko dute, baina multzo honen antolatzailea oraindik erabakitzear dago.