Autonomi Erkidegoen haurren mailako txapelketa

IMG-20160320-WA0006Valladoliden, martxoaren 17 eta 20 bitartean Espainiako autonomi erkidegoen arteko haurren mailako txapelketa ospatu da. Euskal taldeak, Joan Albella eta Mikel Ogararen zuzendaritzapean, 5. postua lortzeko partidarekin bukatu zuten txapelketa. Mutilek auzokide napartarren aurka jokatu zuten. 8 gol sartu eta 4 baino ez zituzten jaso, partida irabazi eta 5. postua lortuz. Neskek ez zuten sorte berbera izan, eta partida erabakigarrian Aragoiko selekzioaren aurka 7-10 galduta, 6. postuan bukatu zuten txapelketa.

Kasu bietan gure haurren erakuspena txalogarria izan da, eta lerro hauek erabili nahi ditugu parte hartu duten neska eta mutil guztiak zoriontzeko.

Ondorengo hauek gure bi taldeen emaitz guztiak dira:

IMG-20160321-WA0003Euskadi Neskak:
Grupo 1. Euskadi 10 – 3 Galizia
Grupo 1. Euskadi 1 – 27 Madrid
Grupo 1. Euskadi 4 – 8 Valencia
5.-8. Euskadi 9 – 5 Nafarroa
5.-6. Euskadi 7 – 10 Aragón

 

IMG-20160321-WA0002Euskadi Mutilak:
Grupo D. Euskadi 28 – 0 Castilla la Mancha
Grupo D. Euskadi 10 – 5 Canarias
Grupo D. Euskadi 8 – 13 Madrid
1/4. Euskadi 3 – 15 Catalunya
5.-8. Euskadi 9 – 4 Galizia
5.-6. Euskadi 8 – 4 Nafarroa