Urbat IKEk irabazi du gizonezkoen Espainiako Hirugarren Mailako Txapelketa

Joan den asteburuan hasi dira Espainiako Igeriketa Federazioak antolatutako Espainiako Waterpoloko senior Txapelketak. Vallirana eta WP9802-ren instalazioetan jokatu ziren txapelketak. Hain zuzen ere, azken egoitza horretan, Iruñean, Davide Cerchik zuzentzen duen taldeak irabazi zuen gizonezkoen Hirugarren Mailako Espainiako Txapelketa finalean CN Tres Cantos talde madrildarrari 8-7 irabazita. ZORIONAK URBAT! Txapelketa berean, WP9802 taldeak laugarren postua…

Uztaileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean uztailean. Hilabete honetan ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Espainiako Waterpolo Txapelketen hasiera

Asteburu honetan hasiko dira Espainiako Igeriketa Errege Federazioak antolatutako Espainiako Waterpolo Txapelketak, egoitza lanak egingo dituzten klubekin elkarlanean. Gaur, ekainak 24, haur kategoriak inauguratuko du datozen asteburuetan jokatuko den txapelketa sorta. Malagan egingo dute inaugurazioa, Inacua Malagako instalazioetan, Emakumezkoen Espainiako Haurren Txapelketa eta Gizonezkoen Espainiako Haurren Txapelketa batera ospatuz. Txapelketa horrek Estatu osoko 600 kirolari…