Maiatzeko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean maiatzean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Haur mailako Euskal Selekzioak zortzigarren postua lortu du TOMO Tournament 2023an (Kroazia)

Haurren Euskal Selekzioak Dubrovniken (Kroazia) egin den TOMO Tournament 2023 topaketan parte hartu du. Bost eguneko txapelketa apirilaren 11tik aurrera burutu da eta, bertan, 40 taldek baino gehiagok parte hartu dute. Zortzigarren postua emaitza historikoa izan da. Txapelketaren emaitza guztiak honako hauek izan dira: Euskal Selekzioa 9-4 Marsonia PSN 4-5 Euskal Selekzioa Euskal Selekzioa 13-4…

SOS birziklapenak Gasteizen

Federazioak bi SOS birziklapen antolatuko ditu maiatzaren 13an eta 20an Gasteizen. Hemen ikus dezakezue informazio guztia eta izena emateko formularioa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan helbide elektroniko honetan: info@eif-fvn.org edo 94 459 81 96 eta 625 70 89 81 telefonoetan (whatsapp ere bai). Informazioa Izen-emate formularioa

Apirileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean apirilean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

EIEFak Mattin Zubeldia deitu du FOJE 2023rako lehen zerrendan

2023ko uztailaren 23tik 29ra, 2023ko Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoa (FOJE) ospatuko da Mariborren -Eslovenia-. EIEFak, Gijongo Neguko Espainiako Txapelketaren ondoren, lehiaketako igerilarien behin-behineko zerrenda eman du ezagutzera. Deitutakoen artean Mattin Zubeldia Oteiza dago, Tolosaldeko igerilaria. Tolosar gazteak 200 bizkarreko proban Europako txapelketan parte hartzeko eskatzen zen gutxienekoa lortu zuen. Gainera, 16 urteko finalean bigarren geratu…

EIEF-ren igeriketako alebinen teknifikazioa

Joan den larunbatean, martxoaren 18an, igeriketako teknifikazio bat egin zen Gasteizen, EIEF-ko igeriketako kirol-arloak antolatuta, EIF-FVNrekin lankidetzan, alebin igerilari talde batentzat. Santiago Veiga, EIEF-ko kirolarien garapen arduradunak, eta Bart Kizierowski, Madrid N.C.ko teknikariak, zuzendu zuten saioa, eta Mendizorrotzan 30 kirolari baino gehiago izan ziren. Saioak hiru helburu zituen: – Proiekzioa duten kirolariak detektatzea eta lehiaketako…

Martxoko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean martxoan. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Igeriketa inklusiboko lehenengo sari nagusia jokatuko da Galdakaon, hilaren 25ean

“Otsailaren 25ean, larunbatean, igeriketak hitzordu garrantzitsua dauka Galdakaon, orduan jokatuko baita, Urreta kiroldegian, erabat inklusikoa izango den lehenengo igeriketa sari nagusia, Euskal Herri mailan. Gaur eman dituzte txapelketaren nondik norakoak Iñigo Hernando alkateak eta Amets Iturbe Kirol zinegotziak, Richard Gomez eta Ibon Arregi antolatzaileek, eta Mireia Aldalur eta Mikel Erdoizantxapelketako parte hartzaileek. Bertan izan dira,…