Gabon Kopa Askartzan

Irailak 10 eta 11an, Askartzako igerilekuan Gabon Kopa ospatuko da. Aurreko denboraldietan bezala, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak ospatuko dira. Ordutegiak ondorengoak izango dira: Larunbat goizean: 10:00 Gizonezkoak Askartza – D. Nautica P. 11:30 Emakumezkoak Askartza – EW Zaragoza 13:00 Gizonezkoak C. Fluvial – Union Saint-Bruno Larunbat arratsaldean: 16:30 Gizonezkoak Union Saint Bruno – D. Nautica…

Espainiako kadete mailako waterpoloko txapelketak

Azken egunotan espainiako kadete mailako waterpoloko txapelketak ospatu dira. Murtzian ospatutako gizonezkoen txapelketan gure ordezkariek ondorengo postuak lortu zituzten: 14. Urbat 16. Askartza 20. Leioa Emakumezkoen txapelketa Bartzelonan ospatu zen. Bertan euskal ordezkari bakarrak, Leioak, 6. postua lortu zuen. Partida guztiak berdinduak izan ziren, eta Ane Jaimek txapelketako atezain hoberenaren saria lortu zuen.

Euskal Herriak Portugalen aurka galdu zuen estreinaldian

Euskal Herriak Portugalen aurka 12-6 galdu du Algarvean ospatzen dabilen “City of Loulé” txapelketa internazionalean. Gure mutilak ezinhobeto hasi dute partida, lehenengo laurdena 3-4 irabaziz. Xabi Orozko kapitaina izan da laurden honetako jokalari onena, gol bat sartu eta bi kanporaketa lortuz. Hurrengo laurdenak antzera jarraitu du, talde bien joku bikainarekin. Une batez euskaldunek aurreratzeko aukera…

“City of Loule” waterpolo txapelketa

Uztailak 15, 16 eta 17an Algarvean “City of Loule” izeneko waterpolo txapelketa ospatuko da. Bertan Euskal Herriko selekzioak WP Malaga, Marruekos eta Portugalen aurka parte hartuko du. Hasiera batean Austriako selekzioak hartuko zuen parte txapelketan baina azkenean ezin izan dute etorri eta beraien ordez Andaluziako taldea etorri da. Txapelketako ordutegiak ondorengoak izango dira: Uztailak 15, ostirala…

Algarve-ko txapelketarako EH selekzioaren deialdia

ASKARTZA Xabi Orozko Castrillo Mikel Flaviano Nuñez Xabi Gómez Echevarría Xabi Perez Aristegui Markel Garay Bengoa Jon Agirre Urquijo Unai Azkorra Kamiruaga DEPORTIVA NAÚTICA DE PORTUGALETE Edu Perez Mendez Unai Moreno Reguilon Xabi Marcos Las Santas WP 9802 Iñaki Tainta Cuezva CLUB DEPORTIVO DE BILBAO Bruno Arroitia Valero LEIOA I.T. Diego Bartolomé Ortûñez Primer entrenador:…

Waterpolo Donostiaren lan eskaintza

Waterpolo Donostia taldea kirol zuzendari/koordinatzaile/entrenatzaile berri baten bila dabil. Zuzendaritzaren gainbegiratzearekin bere funtzak ondorengoak izango dira: Maila guztien denboraldiaren diseinu eta kudeaketa Kirol kordinazioa, entrenamendu eta entrenatzaileen lana gainbegiratzea Jokalari berriak bilatu, eta taldeko jokalarien bilakaeraren jarraipena Erlazio publikoak Postuarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk Informazio gehiago: WP DONOSTIA taldearen lan eskaitza

Algarve-ko waterpoloko txapelketa internazionala

Gure gizonezkoen selekzioak Portugalen aurkako partidan emandako irudi onari esker, Algarven antolatu den txapelketa internazionalera gonbidatu gaituzte. Txapelketa hay Uztailak 15etik 17ra ospatuko da Portugaleko hegoaldean. Ondorengo selekzioek hartuko dute parte: Portugal Marruecos Austria Euskal Herria Bihar deialdia argitaratuko dugu.

CDW Navarra-ko gazteen taldea txapeldun!

Nahiz eta ligan bigarren postuan geratu ziren, play-offen finalean Nafarroako taldeak Askartza gainditzea lortu du. Bi partidetan lortutako garaipenei esker aurtengo gazte mailako EH ligako txapeldun bilakatu dira.