Atención y teletrabajo en la federación febrero

En el siguiente calendario está marcado en naranja los días en los que estaremos teletrabajando en el mes de febrero. El horario será el habitual de 10:00 a 18:00 y podéis contactar también por email, teléfono o whatsapp. El resto de los días atenderemos de forma presencial.

Jose Luis Cepeda

Jose Luis Cepeda hil da, besteak beste, Landatxueta klubeko entrenatzaile ohia bere garai garrantzitsuenean. Hileta elizkizuna gaur izango da, ostirala, urtarrilak 15, 18:30etan, Basauriko San Pedro elizan. Informazio gehiago EIEFren webgunean hemen klikatuz.

Espainiako AAEE arteko txapelketarako marken kontrola

Urtarrilaren 16 eta 17an Irungo Azken Portu igerilekuan Espainiako Autonomia Erkidegoetako haur eta junior mailako txapelketarako marken kontrol proba egingo da. Izena emateko zerrenda hemen ikus daiteke. Serieak Emaitzak   Txapelketaren garapena: LARUNBATA Gipuzkoako kluben beroketa:  14:45 Araba eta Bizkaiko kluben beroketa: 15:30 Beroketaren amaiera: 16:15 Txapelketa: 16:30 100 tximeleta, 800 libre eta 200 estilo…

Urtarrileko arreta eta telelana federazioan

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean urtarrilean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

Bidasoa XXI taldeak Ohorezko Mailara igotzea lortu du Espainiako Kluben Kopan

Bigarren Mailako Espainiako Kopan Getxo IB taldea igotzeaz gain, Castellóko Udal Igerileku Olinpikoak beste emaitza batzuk utzi zizkigun beste maila batzuetako Kopetan. Emakumezkoen Ohorezko Mailako txapelketan, CDN Bidasoa XXI taldeko neskek seigarren amaitu zuten. Txapelketaren azken sailkapena HEMEN kontsulta dezakezu. Bestalde, 1. mailako Espainiako Kopan, gizonezkoen CDN Bidasoa XXI taldeak bigarren postu bikaina lortu zuen,…

Claret Askartza eta Urbat IKE, Waterpolo Kopako txapeldun

Pasa den asteburuan amaitu zen Euskal Federazioaren lehen txapelketa ofiziala waterpoloari dagokionez. Claret Askartza, emakumezkoen atalean, eta Urbat IKE, gizonezkoen mailan, Waterpolo Kopako irabazleak izan ziren. Txapelketa azaroan hasi zen, eta gaur egungo baldintzak gorabehera jokatu ahal izan da, federazioaren, kluben eta parte-hartzaileen lankidetzari eta elkarlanari esker. Urte berriaren sarrerarekin batera, aurtengo Euskal Herria Liga…