Askartza Covid protokoloa

Claret Askartzaren waterpoloko txapelketetarako COVID-19 protokoloa Taldearen arduraduraren ziurtagiria Parte-hartzaileen zerrenda

Nafarroako Federazioaren protokoloa

Covid-19aren aurrean, waterpoloko partida ofizialetako, lagunarteko eta taldeko entrenamenduak egiteko igerilekuetako instalazioaetan jarduteko protokoloa. Protokoloa

EIEF Hauteskundeak

EIEF 2020-2024 Batzar Nagusiko kideak hautatzeko deialdia: Ostiral honetan, azaroaren 13an, goi mailako teknikarien, epaileen eta arbitroen eta master kirolarien erroldetako Batzar Nagusiko kideen bozketak egingo dira. Bozketak Euskadiko Federazioaren egoitzan egingo dira, 14:00etatik 20:00etara, eta hautesle bakoitzari mugikortasun-ziurtagiri bat bidaliko zaio, bertaratu ahal izateko.

Arreta eta telelana federazioan

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

WP9802, emakumezkoen EH 2020ko Superkopako txapeldunak

  WP9802ko neskek irabazi dute emakumezkoen EH 2020 Superkopa, gaur Leioa Waterpolori 9-8 irabazita. Partida Amaya Kirol Hirian izan da, berdintasun handiarekin, partidak iraun duen lau laurdenetan. Laurden bakoitzaren amaierako emaitzak honako hauek izan dira: 1Q: 2-2 2Q: 4-4 3Q: 8-7 4Q (amaiera): 9-8 Horrela, denboraldi honetako lehen lehiaketa ofiziala bukatutzat ematen da, Euskal Herriko…

CWNavarrak gizonezkoen Euskal Herriko 2020ko Superkopa irabazi du

Atzo jokatu zen Amaya Kirol Hirian denboraldi berriko lehen partida ofiziala, COVID19k eragindako etenaldiaren ostean. Gizonezkoen EH 2020 Superkopako finalean CWNavarra eta Claret Askartza izan ziren aurrez aurre. Garaipena eta titulua etxeko taldearentzat izan ziren. Partidaren emaitza 13-6 izan zen, bi laurden parean ibili ostean. Hirugarrenetik aurrera, etxekoak gehiago izan ziren eta aldea handitu zuten….