Azaroko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean azaroan. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

GALA RFEN 2022: Mikel Bildosola, master jardueren saria

Bart Madrilen, Espainiako Batzorde Olinpikoan, GALA RFEN 2022 ospatu zen, urtero-urtero joan den denboraldian uretako familiaren gauzarik aipagarrienak bildu eta saritzen dituena. Swim Camp Getxoko Mikel Bildosolari 2022ko Master Jardueren Saria eman zioten, master igeriketan egindako ekarpen handiagatik, nazioarteko txapelketetan lortutako azken arrakastengatik eta 2021-2022 denboraldian Europa eta Munduko errekorrengatik. Fernando Carpena, EIEFeko presidentea, eta…

Urriko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean urrian. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

WATERPOLOA | EUSKAL HERRIKO 2022 SUPERKOPA

EGUN ALDAKETA Datorren urriaren 9an, Claret Askartzan, EUSKAL HERRIko 2022 SUPERKOPA ospatuko da, emakumezkoen zein gizonezkoen modalitatean. Honako talde hauek hartuko dute parte gizonezkoan: – CW Nafarroa – Claret Askartza – Eibarko Urbat IKE – CW Donostia Emakumezkoan, berriz, honako hauek egongo dira: – CW Iruña 98 02 – Leioa WLB – Claret Askartza –…

Euskal Selekzioa 11-12 Ingalaterra

Ingalaterrako selekzioak joan den ostiralean, irailaren 16an, Mendizorrotzan (Gasteiz) jokatutako nazioarteko lagunarteko partida irabazi du. Partida zirraragarria eta parekatua izan zen hasieratik, eta Ingalaterrako selekzioaren alde egin zuen azken-aurreko jokaldian, Euskal Selekzioak berdinketa lortzeko denborarik gabe. Mendizorrotzako harmailak, eserleku gutxi libre zituenak, maila handiko partiduaz gozatzeko aukera izan zuen. Joan Albellak zuzendutako selekzioak, ekainean Brnon…

Festival Olímpico de la Juventud Europea: Nahia Garrido, bikain berriro ere

Uztailaren amaieran, Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoa (FOJE) egin zen Eslovakian, eta Nahia Garridok (Tolosaldea) Espainiako Selekzioaren parte gisa parte hartu zuen bertan. Txapelketan bikain aritu zen, banakako bi urre (100 m bizkar eta 200 m bizkar) eta zilarra 4x100m errelebo estiloetan lortuz. Emaitza guztiak hemen ikusi ditzakezu: FOJE ZORIONAK, NAHIA!

ROMA MASTERS: Arrakasta gure kirolarientzat

Joan den abuztuaren 28az geroztik, 2022ko Europako Master Txapelketa egin da Erroman, eta euskal ordezkaritza zabala izan da bertan. Lortutako emaitzak zoragarriak izan dira. Igeriketa nabarmendu zen beste urte batez, non Mikel Bildosola igerilari izar izendatu zen, banakako hiru garaipen eta erreleboetan bi lortuz Swim Camp Getxorekin. Horri Iñaki Bildosola, Juiz, Arranz, García Borja eta…

Iraileko arreta eta telelana

Hurrengo egutegian laranjaz markatuta dago zein egunetan egongo garen telelanean irailean. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da, eta posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez ere jar zaitezkete harremanetan. Gainerako egunetan, aurrez aurre hartuko dugu arreta.

UDAKO ESPAINIAKO XLIII. HAUR TXAPELKETA

Mikel Deba. Aurreko egunetan, uztailaren 28tik 31ra, Espainiako udako Haurren mailako XLI. Txapelketa ospatu zenLogroñon, C.D.M. Las Norias taldearen egoitzan. Txapelketa honetan, gure taldeetariko 15k parte hartu zuten, neguan baino 6 gehiago : – – Atlético San Sebastián – C. N. Barakaldo – C. N. Bergara – C. D. N. Bidasoa XXI – C. D….